Gaur eguerdian abiatu dituzte Okondoko San Bartolome jaiak. Dozenaka lagun bildu dira plazako karparen itzalpean, paella txapelketan parte hartzeko. 13:00etan entregatu dituzte, eta orduan igo da oholtzara Kaitin Allende Zaldunbide. Aldarrikapenez zein bizipozaz betetako pregoia eskaini du umoregileak, txikitako anekdotak, bere bakarrizketetako txisteak eta Palestinaren zein zaintza lanen aldeko mezuak uztartuta. Bere azken hitzekin batera igo da zerura jaien lehen suziria.
Astelehera arte luzatuko dira San Bartolome jaiak Okondon. Hemen ikusi daiteke egitarau osoa.