Orozkoko Udalak bat egin du Euskaraldiko erakunde adierazpenarekin

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala 2018ko urr. 10a, 13:52
Orozkoko osoko bilkura, ekimena babesten. / Orozkoko Udala

Orozkoko udalbatzak bat egin zuen atzo Euskaraldiaren erakunde adierazpenarekin. Horren bitartez udalak kanpainak proposatzen dituen hizkuntza-praktikak posible egiteko eta etorkizunean eutsi ahal izateko neurriak hartzeko konpromisoa hartu du. Argazkian ordezkari politikoez gain behin behineko idazkaria ere agertzen da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide