"Orozkoko txosnagunean emandako erasoak salatu nahi ditugu"

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko ira. 17a, 10:10

Orozkoko txosnagunean jazotako erasoak salatu dituzte. / Aiaraldea.eus

Abuztuaren 31n izan zen erasoa, Orozkoko Txosnaguneak eta Aiaraldeko Mugimendu Feministak salatu dutenez.

Txosnagunean gertatutako erasoen berri eman du eragileak prentsa ohar bidez. "Orozkoko txosnagunean Zapatu Morea ospatzen den egunean hainbat aldiz eman ziren jarrera erasokorrak salatu nahi ditugu".

Azaldu dutenez, mutil gazte batek zenbait lagun jazarri zituen, jarraipen eta mehatxuekin, "bereziki emakumeak". "Gainera, erasotuen paretik alde egiteko gonbitea jaso bazuen ere, jendea ezeroso sentiarazten jarraitu zuen", erantsi dute. 

Horrelako jarrerak onartezinak direla eta, festak gozamenerako izan behar direla nabarmendu dute: "Guztion gozamenerako espazioa da txosnagunea, eta honelako egoeren aurrean ezin gara geldi geratu. Erasorik ez, erantzunik gabe!".

Ez da jaien testuinguruan aurten eskualdean jazotako salaketa bakarra. Uztailean, neska gazte batek Izorian jasandako erasoaren berri eman zuen

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide