Antolinzaleak jai batzordeak eta Orozkoko Udalak jaiak bertan behera uztea erabaki dute. Horretarako bilerak egin dituzte eta, azkenean, sanantolinak ez ospatzeko hautua egin dute.
Batzar horietan, ordea, adostu dute bestelako kultura jarduerak antolatzea irailean, COVID-19 birusaren kontrako prebentzio eta segurtasun neurri guztiak beteko dituztenak, alegia.
Pedro Mari Intxaurraga alkateak berak zabaldutako mezuan adierazi du hurrengo urtean gogo gehiagorekin ospatuko direla jaiak.