Mendizalea erreskatatu zuen atzo Ertzaintzak helikopteroz Itzinan, orkatilan mina hartu eta gero

Aitor Aspuru Saez 2021ko eka. 29a, 07:22
Hilabete bakarrean hirugarren aldiz esku hartu du Ertzaintzako helikopteroak Itzinan./ Ertzaintza

Galdakaoko ospitalean artatu zuten 42 urteko emakumea.

Atzo 14:20ak aldera deia jaso zuen 112 larrialdi telefonoak, mendizale batek mina hartu zuelako Gorbeian. Antza, 42 urteko emakumea ibilaldia egiten ari zen Itzinan, orkatila bihurritu zuenean. Lesioaren ondorioz, kirolaria ezin zen mugitu eta berarekin zegoen kideak laguntza eskatu zuen.

Gauzak horrela, Ertzaintzak helikopteroa bidali zuen inguruetara eta handik atera zuen. Poliziaren Iurretako azpiegituretara eraman zuten gero eta han zegoen anbulantzia batek Galdakaoko ospitalera mugitu zuen mendizalea.

Istripu gehiago

Nabarmentzekoa da hilabete bakarrean hiru aldiz jo behar izan duela Ertzaintzako helikopteroak Itzinara. Maiatzaren amaieran tximista batek bi mendizale zauritu zituen toki berean eta ekainaren erdialdean bi lagun galdu ziren bertan.

Pandemia hasi zenetik, mendizaletasunak gorakada izan du eta, tamalez, baita mendietako istripuek ere. 

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide