ARABAKO MENDIAK ASKE

"Capital Energyk porlanez eta 200 metro luze duten dorrez bete nahi du Jesuri"

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko urt. 24a, 09:42

Mendi ibilaldia egin zuten atzo Orozkoko plazatik Jesurira, bertan eraiki nahi duten parke eolikoa salatzeko. Horrez gain, ostiralean hitzaldia antolatu zuten Donibane aretoan.

2010. urtean Ganekogorta eta Jesuri mendietan parke eolikoa eraikitzeko baimena eman zuen Eusko Jaurlaritzak. Batetik, ostiralean, hitzaldia eskaini zuten Donibane aretoan; Orozkon zein Arabako beste zenbait tokitan kokatu nahi dituzten energia azpiegituren proiektuen berri emateko.

Igandean, berriz, "mendi martxa" antolatu zuten Zubiaur plazatik Jesuri tontorrera. "Orozko eta Laudiotik bi talde atera ginen", zehaztu dute sare sozialetan. Hala, Santa Marinan egin zuten hamaiketakoa.  "Capital Energyk porlanez eta 200 metro luze duten dorrez bete nahi du Jesuri", salatu dute. 

Orozkotik eta Laudiotik talde bana atera zen Jesurira, eta Santa Marinan elkartu ziren ondoren

Guztira 6 aerosorgailu jarri nahi dituzte Jesurin. Horretarako baimena eskatu zion Eusko Jaurlaritzari iragan abenduan enpresak. Gorobelen ere antzerako egitasmoa dago aurreikusita, ohartarazi dutenez.

Orozkoko proiektua 2010.urtean zabaldu zuten, baina etenda egon da geroztik.  Ordukoan,  8 aerosorgailu jarri nahi zituzten Orozkoko tontorrean, baina proiektuak ez zuen aurrera egin. Herritar talde batek Jesuri eta Ganekogorta bizirik! plataforma sortu zuen, mobilizazio ugari egin zituzten, eta egitasmoaren aurkako mozioak onartu ziren eskualdeko udaletan.

Argazkiak: Arabako Mendiak Aske 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide