Naia Landaluzek 2026ra arte luzatu du bere kontratua Athletic Clubarekin

Aitor Aspuru Saez 2024ko eka. 19a, 20:20

Kontratua sinatu zuen atzo Landaluzek Athletic Clubeko presidentearekin hedabideen aurrean. / Athletic Club

Defentsa orozkoarrak azaldu du oso pozik dagoela, txikitatik jarraitzen duen taldean jokatzea bermatu baitu beste bi denboraldiz.

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

Atzo sinatu zuten ofizialki Athletic Clubak eta Naia Landaluzek azken honen kontratuaren luzapena 2026ko ekainera arte. Orozkoko defentsak adierazi dio Aiaraldea Komunikabideari poztasunez hartu duela proposamena, bere ametsetako taldea baita Ibaiganeko kluba, umea zenetik.

Athletic Clubak azpimarratu duenez, Landaluzek minutu ugari jokatu ditu 2023/2024 denboraldian: "Elitean finkatu den jokalaria da Liga F-ko 28 partida eta Kopako bost jokatuz, 2.000 minutu baino gehiago lehiatuta. Gainera, bi golen ekarpenarekin, David Aznarren taldeak aurten erakutsitako bilakaeran lagundu du".

Jokalaria iritzi berekoa da eta ziurtatu du bukatu berri den denboraldian asko hobetu duela eta konfiantza irabazi duela. "Denboraldi hau oso polita izan da, eta espero dut hurrengoak ere izatea", esan du orozkoarrak.

Orozkoko atzelariak 2021eko ekainean egin zuen debuta FC Barcelonaren aurka, Iraia Iturregiren eskutik, eta 2022/23 denboralditik aurrera, lehen taldearen fitxa lortu eta minutu gehiago jokatzen hasi da.

Bizkaiko klubeko elitera heldu baino lehen, Landaluzek ibilbide luzea egin du, nahiz eta gaztea izan. Altzarraten aritu zen eta, berez, 2016an hasi zen bere harremana Athletic Clubarekin, teknifikazio saioetan parte hartzeko gonbidatu baitzuten.

Hala ere, 2019an Estatu Batuetara jo zuen, Kentuckyra. Han beka lortu zuen ingeniaritza ikasteko eta futbolean jokatzeko. Dena den, pandemiaren ondorioz, Euskal Herrian finkatzea erabaki zuen, Campbellsvilleko bekari uko eginda.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide