Segovian lehiatu zen pasa den astean Espainiako Poney Txapelketa eta Arrietta Ruiz Goiri orozkoarrak seigarren jardunadian parte hartu zuen hezte klasikoko diziplinan.
Guztira, hiru proba bete behar izan zituen. Lehenengoan bosgarren postuan sailkatu zen %65,190ko markarekin. Bigarrenean, ordea, bigarren postura heldu zen %68,190ko emaitza lortuta. Azken proban %68,108ko markak ahalbidetu zion hirugarren izatea.
Lehenengo bi emaitzekin osatzen dira taldekako sailkapenak. Gauzak hala, Euskadiko Federazioak brontzezko domina erdietsi zuen Ruizen lanari zein Ane Quintanilla Arnaiz, Lucia Luna Garcia eta Alvaro Sanchez Galanek lortutako markei esker.
Azken emaitzarekin, ordea, bere kabuz gehitu zuen domina berria orozkoarrak, apurka osatzen ari den palmares zabalera. Izan ere, orozkoarrak garaikur ugari jaso ditu hezte klasikoan. Bere zaldia Esferico da eta senideek azpimarratu dute aurten Orozkoko Udalaren babesa izan dutela lehiatzeko.