Jubilatuek badute euren egun propioa jaietan, aurten, baina, jaien protagonismo osoa bereganatuko dute, Jubilatuen Elkarteko Batzordeko kideak izango baitira pregoilariak, jaiei hasiera emateko ardura dutenak. Berrehun bazkide baino gehiago ordezkatuko dituzte, eta errelebo bila dabiltza. Duela hiru urte eratu zuten batzordea lokala ixtea ekiditzeko. Izan ere, lokala itxi, GKE bati dirua eman eta herria elkargunerik gabe uztea erabaki zuten aurreko batzordeak eta lehendakaritzak. Aiaraldea hedabideari azaldu diotenez, pregoilariak izateko hautatuak izanak “esker ona eta errekonozimendua dakartzaie” haiei: “ohoretuta sentitzen gara, eta berrehun bazkide baino gehiagoren ordezkariak izango gara, horrek bultzatu gaitu baiezkoa ematera”.
“Ohoretuta sentitzen gara, eta berrehun bazkide baino gehiagoren ordezkariak izango gara, horrek bultzatu gaitu baiezkoa ematera”
Hain zuzen ere, abuztuaren 30ean, ostiralean, emango zaie hasiera aurtengo sanantolinei, arratsaldeko 19:00etan. Jubilatuen Elkarteko Batzordeko kideek aitortu dute pregoia lehendakariak irakurriko duela, batez ere, baina denen artean egingo dutela. Eta zabaldu nahi duten mezua argia da: jendea animatu dadila batzordean euren erreleboa hartzera. Izan ere, datorren urtean ardura uztea da asmoa, eta suposatzen duen lan kargaz hausnartu dute: “Denok pasatu behar gara hemendik, guztiona eta guztiontzat delako. Guk orain zaintzen dugun bezala, guk ere zaindu gaitzaten nahi dugu. Erretiratuta bagaude ere, gu gara lanpetuenak. Kontuan hartu behar da guk egiten dugula dena”. Pregoia eta txupinaren ondoren, buruhandiak, eskupilota eta gomazko paleta partiduak, sardinak eta musika egongo dira jaien lehenengo egunean.
Zabaldu nahi duten mezua argia da: jendea animatu dadila batzordean euren erreleboa hartzera
Abuztuaren 31rako, larunbaterako, goizetik hasita gauera arte egun osoko egitaraua prestatu dute: pintura lehiaketa, marmitako txapelketa, dantza plaza, bertso saioa, futbol partiduak, mus txapelketa, ezker paretako finala, irrintzi lehiaketa, kontzertuak, erromeria eta DJa. Hamaika aukera egongo dira ondo pasatzeko.
Irailaren 1ean, igandean, izango da jubilatuen eguna, hain zuzen ere. Goizeko hamarretatik hasita kalejira, meza, Swing master class, zekorrak, mus txapelketa, jubilatuen bazkaria, baisala dantzaldia, zekorketak eta gauean Joselu Anaiak taldearen kontzertua izango dituzte. Urtero egun berezia izaten bada, aurten bereziagoa.
Jaiei izena ematen dion San Antolin eguna irailaren 2an, astelehenean ospatuko da. Goizetik hasita kalejira, meza, tradizioa den garrafa erakusketa, eskupilota eta gomazko paleta partiduak, zekorrak, zekorketak, elektrotxaranga, kontzertua eta erromeria egongo dira egun handiaz gozatzeko.
Umeek ere badute kabida jaietan, eta irailaren 3a, asteartean, izango da haien eguna. Goizeko 11etan umeen marrazki lehiaketa, goizean eta arratsaldean zehar ume eta nerabeentzako jolas parkea, bazkaria, arratsaldean mozorro lehiaketa, txiki irrintzi lehiaketa, eta egunari bukaera emateko Go!azen karaokea.
Jaien azken eguna irailaren 4a izango da, asteazkena, Berakatz eguna, hain zuzen ere. Goizean kalejira, joko poteoa, eguerdian herri bazkaria, arratsaldean musika eta gauerdian jaien amaiera egongo dira. Hor emango zaie bukatutzat aurtengo sanantolin jaiei, hurrengo urtera arte.
EGITARAU OSOA
Abuztuak 30, ostirala (txupinazo eguna)
12:00 // Ezkerpaella, plazan
19:00 // Txupinazoa, kanpai hotsa eta buruhandiak
19:05 // Eskupilota eta gomazko paleta partiduak, plazako frontoian
19:30 // Bilbotxeros Band
20:00 // Sardinak Superlaur txosna ondoan
21:30 // Kontzertua: The Noa Hell Drinkers, Zubiaur plazan
23:30 // Erromeria: Urrats, Zubiaur plazan
02:00 // DJ Blessive Zubiaur plazan
Abuztuak 31, larunbata
10:00 // Pintura lehiaketa museoan
10:00 // Marmitako txapelketa eskolako patio estalian
10:00 // Dantza plaza: Eingo, Zubiaur plazan
13:00 // Bertso saioa Zubiaur plazan
17:00 // Futbol partiduak Ibaiondo futbol zelaian
18:30 // Ezker pareta finala plazako frontoian
22:00 // Irrintzi lehiaketa Zubiaur plazan
22:00 // Kontzertua: Arene 6 Gorbeia kalean
23:00 // Kontzertua: The Golden Covers Zubiaur plazan
00:00 // Kontzertua: Doctor Deseo, Gorbeia kalean
00:30 // Zirkinik bez erromeria Zubiaur plazan
03:00 // Dj Azid Zubiaur plazan
Irailak 1, igandea (jubilatuen eguna)
10:00 // Kalejira Betijai fanfarrearekin
11:00 // Meza San Juan parrokian
11:30 // Swing Master Class Lehendakari Aguirre plazan
12:00 // Zekorrak
13:00 // Vermut Swing
14:30 // Bazkaria jubilatuentzat eskolan
16:00 // Mus txapelketa frontoian
18:00 // Baisala dantzaldia Zubiaur plazan
18:00 // Zekorketak
20:00 // Golden Apple Quartet Zubiaur plazan
21:30 // Ubixeta taldearen dantzaldia, Zubiaur plazan
23:00 // Joselu Anaiak Zubiaur plazan
Irailak 2, astelehena (San Antolin eguna)
10:00 // Kalejira Betijai fanfarrearekin
11:00 // Meza San Aantolin ermitan
11:00 // Garrafa erakusketa/ lehiaketa Zubiaur plazan
11:30 // Eskupilota eta gomazko paleta partiduak, plazako frontoian
12:00 // Zekorrak
18:00 // Zekorketak
18:00 // Orkrestra elektrotxaranga
20:00 // Kontzertua: Los Tenampas, Zubiaur plazan
23:00 // Trikizio erromeria Zubiaur plazan
Irailak 3, asteartea (umeen eguna)
11:00 // Umeen marrazki lehiaketa Zubiaur plazan
11:00 -14:00 //Umeentzako jolas parkea Zubiaur plazan
11:00 - 14:00 // Nerabeentzako jolas parkea igerilekuetan
14:00 //Umeentzako bazkaria
15:00 - 18:30 // Umeentzako jolas parkea Zubiaur plazan
16:00- 19:30 // Nerabeentzako jolas parkea igerilekuetan
18:30 // Garagardo kata
19:00 // Mozorro lehiaketa zezen plazan
20:30 // Txiki irrintzi lehiaketa Zubiaur plazan
21:30 // Go!azen karaokea Zubiaur plazan
Irailak 4, asteazkena (berakatz eguna)
10:00 // Kalejira: Samasiku
12:00 // Joko poteoa.
15:00 // Herri bazkaria. Eskolako patio estalian (tiketak museoan salgai abuztuaren 19tik aurrera)
18:00 // Broken Brothers Brass Band. Zubiaur plazan
19:00 // Bigantxak
21:00 // Dj K. Zubiaur plazan
00:00 // Jai Amaiera