Orozkoko Txirrindularitzak V. Orozko Kriteriuma antolatu du larunbat honetarako. Eguerdiko 12:00etan abiatuko da eta hiru txada izango ditu:
- Emakumeak: Elite eta Sub-23 zein profesionalak.
- Gizonezkoak: profesionalak.
- Profesional-ohiak.
Hainbat txirrindularik parte hartuko dute, profesionalak zein txirrindulari historikoak, eta bertan egongo dira Gotzon Martin eta Ander Ganzabal Euskaltel Euskadiko profesional orozkoarrak, baita Hodei Muñoz luiaondoarra ere. Aipatu behar dira ere Olatz Camino eta Izaskun Bengoa.
Gotzon Martin eta Ander Ganzabal
Gotzon Martin 2018az geroztik da txirrindulari profesionala. Iaz Andaluziako Itzuliko bosgarren etapa irabazi zuen, eta duela urtebete Laudioar Txirrindularitza Elkarteko gazteek omenaldia egin zioten. Ander Ganzabalek, berriz, Euskal Federazioaren Euskaldun Txapelketa eta elite mailako Espainiako Txapelketa irabazi ditu aurten, besteak beste, eta bi urterako sinatu du Euskaltel taldean.
Aurreko garaiko izarrak eta egungo profesional gehiago
Tokikoak ez ezik, Omar Fraile eta Oscar Rodriguez Ineos taldeko txirrindulariak ere arituko dira, baita Gorka izagirre edota Lourdes Oyarbide ere. Profesional ohien artean aipatu beharra dago Iban Mayo, Joseba Beloki, Mikel Zarrabeitia, Joane Somarriba edota Igor Anton.