Otxomaioak pizteko prest dago Urduña

Erredakzioa 2019ko mai. 3a, 08:00

Gaur izango da txupinazoa. / Aiaraldea.eus

Aiaraldea hedabideak web-gune berezia atondu du jaien jarraipena egiteko.

Gaur -maiatzak 3- hasiko dira Urduñako otxomaioak. Gaueko bederatzietan piztuko da jaiei hasiera emateko suziria. Juana Santiago Cordovilla txurro saltzailea arduratuko da horretaz, bera izendatu baitute txupinero. Urduñako Abesbatzako kideek, aldiz, pregoia irakurriko dute.
Hamar egunez luzatuko da jai giroa hirian. Dozenaka ekintzaz gozatzeko aukera egongo da, udalak hainbat elkarte eta norbanakorekin osatutako egitarauarekin.

Musika eskaintza oparoa
Musika eskaitzak protagonismo handia izango du. Maiatzaren 4an musika elektronikoa izango danagusi, DJ Festa egongo baita. Maiatzaren 10ean, ordea, punk doinuek hartuko dute Foru plaza, Voltium, GBH eta Feos Pero Majos taldeekin. Hurrengo egunean, aldiz, Hesian taldeak joko du, besteak beste.

Kontzertuak soilik ez, umeentzako ekintza ugari egongo dira baita. Jarduera gehienak hilaren 9an egingo dira, Umeen egunean, hain zuzen. Pirritx, Porrotx eta Marimotots gerturatuko dira hirira. Egitarau osoa hemen ikusi daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide