Urduñara iritsiko da Endika Diazen "Arde la niebla" erakusketa

Aimar Gutierrez Bidarte 2026ko urtarrilaren 4a

Apirilaren 6ra arte egongo da ikusgai Endika Diazen erakusketa. / Aiaraldea.eus

Arde la niebla erakusketa Orduña Hiria Museoan inauguratuko du Endika Diazek, datorren urtarrilaren 16an. Argitaratu berri duen argazki-liburua aurkezteko baliatuko du hitzordua argazkilari amurrioarrak.

Endika Diaz argazkilariaren Arde la niebla erakusketa Orduña Hiria Museora iritsiko da datorren urtarrilaren 16an. Argazkilari amurrioararen lanak 1962an Urduñako portuan gertatutako istripua du abiapuntu. Ezbehar hartan mendate ezaguneko lehen bihurgunetik behera amildu zen Konpostela Orkestra zeraman autobusa, eta lau pertsona zendu ziren.

Diazek gertaera horren barruko bidaia introspektiboa proposatu du argazkien bidez. Euskal Herriko argazkilaritza topaketaren lehenengo edizioan saritua izan ondoren, Amurrioko La Casonan inauguratu zuen erakusketa propioa lehendabizikoz argazkilari amurrioarrak, 2025eko otsailean.

Urtarrilaren 16tik apirilaren 6ra

Urtarrilaren 16an inauguratuko dute Arde la niebla erakusketa Orduña Hiria Museoan. Aurkezpen ekitaldia 19:00etan egingo dute, Eriz Perezen zuzeneko musikarekin lagunduta.

Argitaratu berri duen argazki-liburua jendaurrean aurkezteko baliatuko du aukera Endika Diazek. Irailean jarri zuen abian argazkilari amurrioarrak liburuaren argitalpena finantzatu ahal izateko crowdfunding kanpaina eta aise gainditu zuen helburua.

Arde la niebla erakusketa apirilaren 6ra arte egongo da ikusgai, Orduña Hiria Museoaren ohiko ordutegiaren barruan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide