Klubaren dinamika hileko bigarren asteazkenetan gauzatuko da, 17:45etik 19:45era.
Laudioko Mikologia Elkarteak espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du zaletuentzat. Horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan Kultura Etxera jo beharko da, taldeak duen lokalera, 18:30etatik 20:00ak arte. Abenduaren 31ra arte.
Hamaika Kale erakusketa-aretoa ireki berri dela aprobetxatuz, horren ateak zabalduko ditugu Santa Cecilia musika-bandaren eta Getxa Goi txistulari-taldearen musika-ondare ukigarrienaren zati bat erakusteko: partitura zaharrak, musika-tresnak, ehun urtetik gorako idazkiak… Bisita biribiltzeko, erakusketa-aretoetan antzinako ogibideak ezagutuko ditugu: zapatagintza, aulkigintza, kandelagintza, gozogintza… Eta duela gutxiko belaunaldietara arte Urduñako hiriaren bereizgarri izan den ondarearen jakintzak eta zereginak jakitera emango dira. Hizkuntza: Euskara / Gaztelania.Elkargunea: Hamaika Kale erakusketa-aretoa (Andra Mari plaza z/g).Eguna eta ordua: Urriaren 6a, 13a, 20a eta 27a, igandeak. 11:00etan eta 12:30ean.Antolatzaileak: Urduñako Turismo Bulegoa / Hamaika Kale Elkartea.Informazioa eta erreserbak: 945 384 384 - turismo@urduna.comwww.facebook.com/ordunaoficinaturismoLeku-kopuru mugatua