Omenaldia

Ruperto Urkijori omenaldia

2019/03/27 11:00

Laudio |Omenaldia

Ruperto Urquijoren jaiotze data baliatuta, Laudio Institutuko ikasleek 'Luciano y Clara' obra abestuko dute martxoaren 27an 11:00etan musikariaren estatuaren aurrean. Omenaldi horretan Arloteek ere parte hartuko dute. Gainera, martxoaren 30ean meza egongo da bere omenez 12:00etan Lamuzako San Pedro elizan.

48ko uzta

2019/03/27 13:00

Erabilera anitzeko udal aretoa Laudio |Omenaldia

48ko uzta elkarteak Maria Angeles Arbaizagoitia Telleria omenduko du martxoaren 27an 13:00etan Erabilera Anitzeko udal aretoan. Hizlaria Juanjo Salazar izango da. Gainera, talde horrek Biarritzera irteera egingo du apirilaren 6an. Parte hartzeko 48 euro sartu beharko dira Laboral Kutxako  ES35 3035 0045 23 0451169796 kontu zenbakian martxoaren 30a baino lehen, izena eta bi abizenak adierazita.

Leo Barriori omenaldia

2019/04/13 14:30

Toki On jatetxea Laudio |Omenaldia

Leo Barrio joskintza irakaslea erretiratu berri da eta omenaldia eskainiko zaio apirilaren 13an 14:30ean Toki On jatetxean. Izena emateko azken eguna apirilaren 1a izango da Kultura Etxean. Horrez gain, 40 euro ordaindu beharko dira ES62 3035 0089 11 0891099655 kontu korrontean.