9:30 // Txosnen irekiera, otartekoekin eta freskagarriekin12:30 // Meza14:00 // Bazkaria (tiketak aurreko egunetan eskuratu beharko dira 12 euroren truke)Arratsaldean tute txapelketa egongo da. Lehen saria inskripzioen bidez bildutako diruaren %60a izango da eta bigarrena, aldiz, gainontzeko %40a.
Aniztasun funtzionala duten pertsonentzako eta euren senideentzako ikastaroa, Zuzenak fundazioaren eskutik. 25 pertsonentzako tokia egongo da. Aurretik eman behar da izena 945060013 telefonora deituta.
Youtuberi buruzko dohako tailerra 14-17 urte bitarteko gazteentzat. Urriraen 7tik 10era egongo da izen ematea zabalik.
Getxa Goi txistulari-taldeak Urduñan egoniko “danbolinteru” pertsonaiaren ganean atzera begirako bidaia bat proposatuko deusku, lehenengo lekukotasunetarik eta gaur egunera bitartean. Normalean hurian pertsonaia hau Pantaleón Aginaga “Bihotza” (1838- 1909) pertsonagaz erlazionatuten bada bere, dokumentaturik dogun instituzio musikalik zaharrenetakoa (XVI. m.) dogu, eta oraingiño presente dago huriko bizitzan. Azalpenak musika-tresna honek Urduñan garai eta mementu ezberdinetan daukazan musikekaz lagundurik egongo dira. Hizkuntza: Euskara / Gaztelania.Elkaragunea: Urduñako Turismo Bulegoa.Eguna eta ordua: Urriaren 26a, larunbata. 11:30etik 13:00etara.Antolatzaileak: Urduñako Turismo Bulegoa / Getxa Goi Txistulariak.Informazioa eta erreserbak: 945 384 384 - turismo@urduna.comwww.facebook.com/ordunaoficinaturismoLeku-kopuru mugatua.
12:00 // Gaitapoteoa FAISCAS DA PONTRAGA eta ESPALLADOIRO taldeekin (oinezkoentzako gunean) 13:00 // COMPOSTELA orkestrarekin vermut ekitaldia (Herriko enparantza) 14:00 // ESPALLADOIRO taldearen anaitazunezko bazkaria (Galiziar elkartea) 17:00 // Kaleko animazioa FAISCAS DA PONTRAGA taldearekin (Herriko enparantza, oinezkoentzako gunea eta Alberto Acero enparantza) 18:00 // KIKE ESTÉVEZ eta LUPE BLANCO regueifeiroen ekitaldia (galiziar bertsolariak) (Alberto Acero enparantza) 19:00 // NOITE DE ROCK E MEIGAS (NOREM) taldearen ekitaldia (Alberto Acero enparantza) 21:00 // COMPOSTELA orkestra (Herriko enparantza) 24:00 // Queimada herrikoia (Herriko enparantza)
13:00etan jarri dute zita Kantoin. Urriaren 23a baino lehen eman beharko da izena 20 euro sartuaz ondorengo kontu korrontean: ES6530080214132292121411 (Caja Rural Navarra).
Bicis Ormatexean eman behar da izena. 696284427 telefono zenbakira deituta lortu daiteke informazio gehiago.
14:00etan meza egongo da San Antoneko ermitan, zendutako lagunen omenez. Bazkarian izena emateko azken eguna urriaren 24a izango da. 605765972 (Dani) edo 637983321 (Flora) telefono zenbakietara deitu behar da horretarako.
Amona Joxeparen istorioak Patata Tropikala taldearekin. Jarraian, askaria eta pinaburuak egiteko eskulanetako saioa. 5 urtetik gorakoentzat. Lamuza parkeko Frontoi Etxean. Kirikiño taldeak koordinatutako doako saioa.
12 urtetik gorakoentzako filma Prezioa: 3 euro
Alberto Villanueva mikologoa, Arriola Elkarte Mikologikoaren kolaboratzailea, perretxikoen sailkapena egiten arituko da bi orduz. Jarduera horretan edozein pertsonak hartu ahal izango du parte, ikusle gisa, zalantzak kontsultatuz, edo bildutako espezieak sailkatzeko eramanez. Horrez gain, perretxiko denboraldia heldu den honetan, Arriola Elkarte Mikologikoak arreta ematen die herritarrei astearte guztietan, abendura arte, Kultur Etxean, 18:30etik 19:30era.
Amurrioko Antzerki Amateur Erakustaldiaren barruko emanaldia. Sarrerek 4 euro balioko dute (3 euro bazkideentzat). Kultur etxean erosi daitezke sarrerak aurretik.
Laudioko Mikologia Elkarteak espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du zaletuentzat. Horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan Kultura Etxera jo beharko da, taldeak duen lokalera, 18:30etatik 20:00ak arte. Abenduaren 31ra arte.
Hamaika Kale erakusketa-aretoa ireki berri dela aprobetxatuz, horren ateak zabalduko ditugu Santa Cecilia musika-bandaren eta Getxa Goi txistulari-taldearen musika-ondare ukigarrienaren zati bat erakusteko: partitura zaharrak, musika-tresnak, ehun urtetik gorako idazkiak… Bisita biribiltzeko, erakusketa-aretoetan antzinako ogibideak ezagutuko ditugu: zapatagintza, aulkigintza, kandelagintza, gozogintza… Eta duela gutxiko belaunaldietara arte Urduñako hiriaren bereizgarri izan den ondarearen jakintzak eta zereginak jakitera emango dira. Hizkuntza: Euskara / Gaztelania.Elkargunea: Hamaika Kale erakusketa-aretoa (Andra Mari plaza z/g).Eguna eta ordua: Urriaren 6a, 13a, 20a eta 27a, igandeak. 11:00etan eta 12:30ean.Antolatzaileak: Urduñako Turismo Bulegoa / Hamaika Kale Elkartea.Informazioa eta erreserbak: 945 384 384 - turismo@urduna.comwww.facebook.com/ordunaoficinaturismoLeku-kopuru mugatua