0-5 urte bitarteko umeentzako jolasak, 16:45etik 18:15era.
Abenduaren 9an, astelehenean, Txani Rodriguez idazleak koordinatzen duen helduentzako irakurketa klubaren bilera berria egingo da udal liburutegian, 19:30etatik aurrera. Euskaraz irakurtzeko kluba abenduaren 16an elkartuko da, 19:30etatik aurrera, espazio horretan bertan. Haurrentzako irakurketa klubaren hurrengo hitzordua, berriz, izango da abenduaren 12an, 18:00etatik aurrera. Horietako batean parte hartzeko aurrez izena ematea derrigorrezkoa izango da.
8 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendutako irakurketa kluba izango da. Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da Lamuzako udal liburutegian, liburutegia@laudio.eus helbidera idatzita edo 94 403 49 60 telefonora deituta.
Mendian orientatzen ikasten hasteko ikastaroko klase praktikoa, 5 euro ordaindu beharko dira.
Enrique Arberasen iruzkindutako bideo muntaia, Kanadan izandako bizipenak kontatuta. Sarrera doan izango da.
Laudioko Mikologia Elkarteak espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du zaletuentzat. Horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan Kultura Etxera jo beharko da, taldeak duen lokalera, 18:30etatik 20:00ak arte. Abenduaren 31ra arte.
Gabonetako merkatu txikia Artziniegako "La Encina" kaperan abenduaren 8a arte. Objektuak Hiriska elkartearen lokalean ere hartuko dira aberduaren 12tik 22ra 18:00etatik 19:30etara.
Bost kontinenteetan egindako Belenen erakusketa egingo da astero otsailaren 2a arte. Erakusketa ostiraletatik igandeetara egingo da, 11:00-13:30 eta 16:00-19:00 tarteetan zehar Santxotena museoko tailerrean.