5 euro, turismo@urduna.com eta 945 38 43 84.
10:00 // Indaba azoka eta Indaba Putxera lehiaketa Trikitilariak eta herri kantuak 14:30 // Herri bazkaria 16:30 // Ane Ganuzaren rantxerak
Animaziozko filma umeentzat. Bere institutuan tokia topatzen ez duen neska batek aurkikuntza harrigarria egingo du itsasoan sartzean, kraken gerlarien ondorengoa dela, alegia. Iraupena: 90 minutu
17:00 // Itzal titereak 18:00 // Askaria 18:30 // Eskulan tailerra
Stop motion teknikako film animatua 2 eta 6 urte bitarteko umeentzat.
Izan daiteke dokumentu bat akzio fisikoaren detonantea? Hutsik geratutako karpeta bat, antzerkiaren bidez bete daiteke? Artxibo biluzia da Metrokoadroka sormen laborategiaren antzezlan berriena, eta igande honetan egongo da ikusteko aukera Arte Hartze Zikloaren barruan, Aiaraldea Ekintzen Faktorian.
Antzerkia izango da egun honetako plater nagusia. Metrokoadroka sormen laborategiaren antzezlan berriena ikusteko parada egongo da, antzezlanaren sortze prozesuaren azken fasean. Antzelanaren aurretik, Idoia Hernandez 'Hatxe' musikariak piano kontzertu berezi bat eskainiko du, emakumeengan ezarritako etiketak berrinterpretatzeko proposamen musikala. Tartean, Kultur Faktoriaren sormen beka bat jaso duen 'Forever' antzezlanaren testu zati bat irakurriko du Maite Aizpuruak. Dramaturgia testuaren sortze prozesuaren hasiera fasean dago proiektu hau. Beraz, publikoaren erantzunak eta ikuskizunen ondorengo solasaldi irekiak balio berezia izango du artistentzat. 10 euro, eskuratu sarrera hemen.
Zailtasun ekonomikoetan dauden bi anaik aukera ikusten dute egoera horretatik ateratzeko euren amak oinordekotzan utz dezakeen eraikin bati esker eta lehian arituko dira.
O Corno Jaione Camborda zinemagilearen pelikula da. Istorioak kontatzen du emakume baten ahaleginak bizirauteko ezuste baten ondoren, zeinak eramango du 1970eko hamarkadan Galizia eta Portugal arteko muga zeharkatzera. Iraupena: 103 minutu Prezioa: 5 euro