Dinamizatzailea: UNBELA – Nora Ziarsolo eta Itziar Amestoy* Data: Azaroak 2, 9, 16 eta 23 (astelehenez) Ordua: 18:30-20:30 Tokia: Lezeaga Aretoa Norentzat: Herritarrentzat Hizkuntza: Gaztelania GAZ Aldez aurretik izena eman behar da Hastapen ikastaro honek ahalduntze prozesu pertsonal eta kolektiboak jarri nahi ditu martxan, genero-sistemak bizipen korporala eta sexuala nola baldintzatzen dituen identifikatzeko; sexualitate kontzienteagoa, askeagoa eta arduratsuagoa lortzeko tresnak garatuta, eta ibilbide honetan sare eta prozesu komunitarioak sustatuta. Horretarako, sexualitatea ikuspegi feministatik, intersekzionaletik eta somatikotik aztertzeko espazio esperimentala eskaintzen du proposamenak, sexualitate arautzaile ikasia eta baldintzatua deseraikitzeko, eredu eta aukera berriak sortuz. Marko honetan, erregulazio somatikoa, generoa eta desioa, onespena eta plazera aztertuko ditugu. (*) Ahalduntze korporal eta sexualaren elkargunea. Izena ematea Galdetegi bidez Telefonoz (deiak edo/eta WhatsApp): 688 78 57 79 Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30 Aurrez aurre: Lezeaga Aretoa (Lamuza 17, behea) Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30 Izena emateko epemuga: jarduera hasi baino 3 lanegun lehenago. Plazak mugatuak dira: izena eman duten emakume guztien artean zozketatuko dira. Laudion erroldatutako pertsonek izango dute lehentasuna. Ohar garrantzitsuak: Jarduera guztiak doakoak dira. Informazio gehiago: laialaudio@laudio.eus eta laudio.eus
Iraupena: 101 minutu Prezioa: 5 euro
Hizkuntza: Euskara