6 urtetik gorakoentzako haurrentzat. Bi saio egongo dira, 17:00etan lehena eta 18:00etan bigarrena. Loraldi elkartearen eskutik.
Azaroaren 4an, 18:30ean, beste Jai Batzorde bat egingo da Alondegian. Azaroko hitzordua garrantzitsua izango da jai-batzordearen dinamikan aurrera egiten jarraitzeko eta herritarren ekarpenak, proposamenak eta parte-hartzea bideratzen jarraitzeko. Horregatik, Urduñako elkarte, talde, kolektibo eta herritar guztien parte-hartzea bereziki garrantzitsua izango da.
Ekimen hau udalerriaren bizi-kalitatea indartu, aukerak erakarri eta etorkizuna eraikitzeko bidean kokatzen da. Etxebizitza funtsezko gaia da herritarren ongizaterako eta udalerriaren garapenerako, eta horren inguruko hausnarketak Urduñaren etorkizunari begirako erronkei heltzen laguntzen du.