Ehunka lagun bertaratu ziren Llantenoko Santiago Jaietara uztailaren 24 eta 25ean. Apar jaia eta puzgarriak egon ziren haurrentzat, eta ohiko mus txapelketak ere harrera beroa izan zuen.
Hala ere, afari herrikoiak bildu zuen jende gehien, 200 lagun baino gehiago, jai batzordeko kideen esanetan. Taloa jateko aukera izan zuten bertaratutakoek, Etxebarria aita-semeen trikiti doinuez lagundurik. Ondoren, Gauargi erromeria arduratu zen jaia luzatzeaz.
Hurrengo egunean, aldiz, meza egon zen, eta baita argazki lehiaketa ere. 32 pertsona batu ziren norgehiagokan, eta goizaren amaieran batu zituzten sariak. Arratsaldean, aldiz, Korterraza film laburren proiekzioa egon zen eskolako patioan.
Asteburu honetan gehiago
Asteburu honetan ere festa giroa nagusituko da herrian, Andra Mari Zuriaren jaiak ospatuko baitira. Hemen ikusi daiteke egitarau osoa.
Argazkiak: Llanteoko Jai Batzordea