Azken egunetan ez bezala, gaur ez zegoen protestarik deituta Aiarako ikastetxe publikoan, baina auto ilarak eta aparkatzeko arazoak jazo dira goizean.
Sarrera orduan guraso gehienek eraman behar izan dituzte umeak autoz (zortzi ibilbidetik bakarrean dago autobus zerbitzua eta ikasleen %98ek behar dute eskaintza hori) eta gainezka jarri dira errepideak zein aparkalekuak. Ertzaintza ere agertu da ibilgailuen pilaketen ondorioz.
Ikasturte hasiera gogorra izaten ari da Etxaurren Ikastolakoa, Eusko Jaurlaritzaren eta garraio enpresen adostasun falta dela eta.
Eskualdeko hezkuntza zentrorik kaltetuena da Aiarakoa eta pasa den astean abiatu zituzten protestak horregatik. Hain zuzen, auto karabanak, greba eta mobilizazioak egin dituzte azken egunetan.