Arrankudiagan hasiko da Euskal Selekzioaren aldeko mendi ibilaldiaren bigarren txanpa

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko eka. 14a, 10:38
Euskal selekzioen aldeko martxak behin baino gehiagotan zapaldu du eskualdea / Aiaraldea

Donaixti eta Orhi lotuko ditu Euskal selekzioen aldeko mendi martxaren lehen txanpak; eta Arrankudiaga eta Santurtzi bigarrenak.

Uztailaren 29tik abuztuaren 5era Euskal Herria mendiz mendi zeharkatuko dute hamaika lagunek, euskal selekzioen alde.

Mendi ibilaldi ibiltariaren hamaseigarren edizioa izango da aurtengoa, eta eskualdeko lurretatik igaroko da. Hain zuzen, Arrankudiagan hasiko dute bigarren txanpa, “Ekitik burnira, ofizialtasuna!” lemapean. Izan ere, bi txandetan bereizi dute ibilaldia. Hala, Arrankudiaga eta Alonsotegi elkartuko ditu ekimenaren bigarren zatiko lehen etapak.

Izena emateko epea ireki dute dagoeneko. Informazio eta prezioak mendimartxak.eus webgunean kontsulta litezke. Ibilbidearen nondik norakoak aurrerago zehaztuko dituzte.

Iaz Urduñan
Aurtengoa ez da izango euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko mendi martxa Aiaraldetik igaroko den lehen aldia. Urduñan amaitu zen iazko edizioa. Hiriko  kirol taldeek protagonismo berezia izan zuten Foru Plazan egin zen amaiera ekitaldian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide