XIX. mendeko gerretan eskualdean bizitakoak liburu batean bildu ditu Aketza Merinok

Txabi Alvarado Bañares 2017ko abe. 7a, 07:00
Aketza Merinoren bigarren liburua izango da "15 años". / Aiaraldea.eus

Historialari amurrioarraren bigarren liburua izango da. Iaz argitaratu zuen lehena: 500 apellidos vascos.

Aurki plazaratuko du Aketza Merinok bere bigarren liburua: 15 años. Las Guerras del siglo XIX en el Alto Nervión. Espainiako Independentzia Gerra eta Lehen eta Bigarren Karlistadak Aiaraldean nola bizi izan ziren ikertu du historialari amurrioarrak.

“Ez neukan ezer argitaratzeko asmorik”, aitortu du Merinok. Garai horretako prentsa kontsultatzen hasi zen, baina gerrei buruzko daturik topatzeko asmorik gabe. “Halako batean konturatu nintzen informazio asko nuela esku artean, horretako asko berria gainera. Nahiko ezezaguna da hemen gertatu zena”. Orduan erabaki zuen liburua idaztea.

Duela urtebete amaitu zuen lanaren zatirik handiena. “Argitaletxeetara jo nuen, baina azkenean liburua nire kabuz plazaratzea erabaki dut”. Urtarrilean aurkeztuko du liburua, eta eskualdeko hainbat txokotan jarriko du salgai.

Garrantzi handiko zonaldea
Merinoren aburuz, Aiaraldeak garrantzi handia izan zuen XIX. mendeko gerretan. “Eskualdea nahiko garrantzitsua izan zen karlistentzat. Hiriburu nagusia Lizarra izan zen, baina Carlos V. erregeak nahiko denbora igaro zuen hemen, Urduñan eta Amurrion batez ere”.

Bataila batzuk ere egon ziren zonaldean, Lehen Gerra Karlistan batez ere. “Oso  borroka luzea eta garrantzitsua izan zen hura”, ziurtatu du idazleak, “Guda Zibilean baino askoz hildako gehiago egon ziren”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide