2018ko 10 eduki, bideo eta argazki bilduma ikusienak

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko urt. 7a, 11:28
2018ko gertaera nagusien bideokronika plazaratu zuen iragan astean hedabideak. / Aiaraldea.eus

%23 hazi da Aiaraldea.eus atariko bisita kopurua, eta %11.20 erabiltzaileena. 

Aiaraldea hedabideko edizio digitalak -hots, Aiaraldea.eus atariak- 578.435 bisita izan ditu 2018an, aurreko urtean baino 109.000 gehiago. Hain zuzen, %23 igo da trafikoa. Erabiltzaileei dagokienez, berriz, 170.476 pertsonek jo dute webgunera, iaz baino %11.20 gehiagok (153.311 izan ziren 2017an). Horrez gain, sesioak, ikusitako orri kopuruak eta bisiten iraupena ere igo dira. 

10 eduki klikatuenak
Herritarren interesei erreparatuta, webgunearen azala izan da kontsumituena. Haren atzetik, hurrenez hurren, honakoak izan dira 10 eduki klikatuenak: galeriak (13.059 aldiz), agenda (11.147), laudioko menua (9.854), Julen Ibarrolari egindako bideo elkarrizketa (8.326), Laudioko behiaren tiroketa (6.527), bilatzailea (6.139), Amurrioko menua (6.096), Aktualitatea gunea (5.077) eta Laudioko Jon Urkijo gazte mendizalearen heriotza albistea (4.798).

Eduki ikusienak formatuka
Bideoek piztu dute arreta gehien, edukiei dagokienez. Julen Ibarrola gazte amurrioarrari egindako elkarrizketa izan da 2018an edukirik ikusiena, 8.326 sarrerarekin; Laudioko kaleetan barrena aske zebilen behiaren tiroketa ere izugarri ikusi da (6.627 bider zehazki). Hirugarren ikus-entzunezko behatuena Urduñan banatutako Tripontzi sariaren albistea izan da, 3.740 bisitarekin:

Artikuluen alorrean, Pirineotan zendutako gaztearen artikulua izan da zabalduena, 4.798 aldiz hain zuzen. Jabi Isasiren hezkuntza oposaketen iritzi artikulua izan da bigarren hedatuena (4.694 bisitarekin), Julen Ibarrolaren espetxeratzearen aurretik (3.294 bisita izan zituen berri horrek, hirugarren kontsultatuena izanik).

Argazki bildumen alorrean, Santiago Abascalen memeak ikusi ziren gehien 2018an, 2.126 bisitarekin.  Bigarren eta hirugarren argazki erreportaje arrakastatsuenak Greba Feministaren goizeko mobilizazioak (2.024) eta Gure Esku Dagoko Amurrioko Giza katea  izan dira (1.542). 

2018. urteak emandakoak bideo honetan laburbildu zituen Txabi Alvarado Bañares kazetariak: 

Aiaraldea hedabideak eskerrak eman dizkie egitasmo hau egunetik egunera indartsuago egiten duten bazkide, kolaboratzaile eta irakurle orori. Era berean, komunikabidean laguntzaile izan nahi duen orori luzatu diote parte hartzeko gonbita, komunikazio bideak gogorarazita: erredakzioa@aiaraldea.eus eta 688848152 telefonoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide