40 ekintzatik gora egongo dira Aiaraldeko greba feministan

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko mar. 4a, 07:10

Aurten Urduñan egingo dute eskualdeko mobilizazioa. / Aiaraldea

24 orduko greba deitu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8rako. Urduñan, Amurrion, Artziniegan, Aiaran, Laudion eta Orozkon egun osoko egitaraua prestatu dute.

Asteburuan aurkeztu ditu Aiaraldeko Mugimendu Feministak martxoaren 8ko ekintzen egitarauak. Eskualdeko 6 herritan egongo dira jarduerak, Arrankudiaga-Zollokoek -Kallera taldearen deialdiari jarraiki- Ugaora joko baitute. Bi mobilizazio nagusi egongo dira Aiaraldean: 12:30ean baterajotzea (herri guztietan) eta 20:00etan (Urduñan) eskualdeko manifestazioa. Azken hori Urduñan izango dela eta, kotxe karabana batekin osatuko dute ibilbidea, Orozko, Laudio, Luiaondo eta Amurrio lotuta.

Martxoaren 7an, akanpadak
Urduñan martxoaren 7an abiatuko dituzte mobilizazioak, besteak beste, 18:00etan suhiltzaileetatik kotxe karabana aterako baita. 21:00etan, berriz, akanpada egingo dute Foru plazan. Amurrion, aldiz, "akanpada sinbolikoa" deitu dute 23:00etan plazan; eta 0:00etan, txupinazo eta pregoiaren ondotik, frontoira joango dira lotara.

Laudion 23:30ean "topaketa morea" sustatuko dute Batzalarrin kalean, eta 0:00etan txupinazoa jaurtiko dute Zubiko Malekoian.

Martxoaren 8an, egitarau andana
Egitarau ezberdinak prestatu dituzte Aiaran, Amurrion, Artziniegan, Urduñan, Laudion eta Orozkon. Artziniegan 12:30ean elkarretaratzea egingo du Otsatik, eta arratsaldean Urduñara joateko kotxe karabanara batuko dira.

 

 

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide