aiaraldea.eus

Parte Hartze Egonaldia Tertangan

Erabiltzailearen aurpegia Kokoriko Hezkuntza Faktoria   Hezkuntza  Aiaraldea

Haurrekin batera antolatuko dugu Tertangako egonaldia. Guk espazioa eskainiko diegu haurrei eta beraiek izango dira asteburu pasaren gidariak. Horretarako irailaren 6an arratsaldez saio bat egingo dugu haurrekin dena prestatzeko.

Ahalduntzea, autonomia, elkarlana eta errespetua izango dira proiektuaren oinarri eta euskara izango dugu ardatz.

Haurrek programazioaren ardura hartzeaz gain, elkarbizitza ohiturak adostuko dituzte, garbiketa egingo dute, otorduak prestatuko dituzte... Beraiek izango dira asteburuaren arduradunak, jakina bidelagunen laguntzarekin.

 

ORDUTEGIA: Irailaren 13an 17:00etan bilduko gara TERTANGAN eta irailaren 15ean 18:00etan amaituko dugu (Tertangara joatea eta bueltatzea nork bere kabuz egin beharko du).
Irailaren 6an 18:00etatik 19:30ak arte egonaldien antolakuntzarako bilera egingo dugu haurrekin.

TOKIA: TERTANGAKO ATERPETXEA

DATAK: 2019ko irailaren 13tik 15era (Antolakuntza irailaren 6an)

ADINAK: 4 urtetatik (2015an jaiotakoak) 12 urtetara (2007an jaiotakoak)

PREZIOA:
BAZKIDEAK(*): 100 €
EZ-BAZKIDEAK: 120 €

Izena emateko azken eguna irailaren 1a
Izen ematea egiterakoan ordainketa egiteko bidea azalduko da.
Leku mugatuak daude eta izen emate ordenaren arabera gordeko dira plazak

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa