Kokoriko Hezkuntza Faktoriaren udaleku eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia Kokoriko Hezkuntza Faktoria   Hezkuntza  Aiaraldea

Aiaraldea ekintzen faktoriak 2019 urterako udaleku eskaintza antolatu du. Ekainean eta irailean udaleku irekiak Laudioko Gardea auzoan. Irailean gazte eta nerabeentzako udaleku itxiak Zuhatzako uhartean, eta azkenik, irailean ere, haurrekin parte-hartze egonaldia Tertangan.

Eman izena Kokoriko Hezkuntza Faktoriak antolatutako udalekuetan

Erabiltzailearen aurpegia Kokoriko Hezkuntza Faktoria   Hezkuntza  Aiaraldea

Eman izena Kokoriko Hezkuntza Faktoriak antolatutako udalekuetan

AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIAK UDALEKUAK ANTOLATUKO DITU. HAU IZEN-EMATEA EGITEKO INPRIMAKIA DA. BETE EZAZU AHALIK ETA ONDOEN.

ORDAINKETA EGITEKO DATUAK, IZEN- EMATE HAU BETE OSTEAN BIDALIKO ZAIZKIZUE.

MILA ESKER!

Mugimendu Askea eta Natura, Udaleku Irekia

Erabiltzailearen aurpegia Kokoriko Hezkuntza Faktoria   Hezkuntza  Aiaraldea

Mugimendu Askea eta Natura, Udaleku Irekia

Berdegune batean hiri koloniak antolatu ditugu. Laudioko Gardea auzoan Santa Cruz ermita dagoen berdegunea haur eta gazteen gune bilakatuko dugu hainbat txoko eskainita, haurrek eta gazteek beraien gaitasunak garatzeko: gorputz adierazpenerako gunea, sukalde gunea, arte eszenikoen gunea, ortu gunea, erlaxatze gunea, esperimentazio gunea...

Mugimendu librea, autonomia, parte hartzea, sormena, esperimentazioa, hezkidetza eta euskara izango dira asteko oinarriak.

Bi txanda antolatu ditugu, ekaineko azken astean lehena, eta iraileko lehenengoan bigarrena. Txanda bakoitzaren azken egunean, familia guztiarentzat jaia antolatuko dugu denak batera jolastu, ondo pasatu eta euskaraz gozatzeko.

Gaztez blai nerabe eta gazteentzako udalekuak Zuhatzako uhartean

Erabiltzailearen aurpegia Kokoriko Hezkuntza Faktoria   Hezkuntza  Aiaraldea

Gaztez blai nerabe eta gazteentzako udalekuak Zuhatzako uhartean

Gazte! Animatu zaitez gurekin eskualdeko gazteen topaleku honetan egun ikaragarri batzuk pasatzera. Ikasturteko egunerokora bueltatu aurretik, Zuhatzako irlan aisi egun askatzaileak proposatzen dizkizuegu.

Parte hartzea, autonomia, harremanak eta euskara izango dira proiektu honen oinarriak. Ondo pasatzea eta gozamena bermatuak daude.

Asanblada egituran, bai udaleku aurretik zein bertan, nork bere nahi eta desioak plazaratzeko aukera izango du. Modu kolektiboan erabakiak hartuta, eta ekintzak antolatuta, gazteok gure neurriko udalekua eraikiko dugu. Eta hau guztia eguneroko ur ekintzaz bustia!

Parte Hartze Egonaldia Tertangan

Erabiltzailearen aurpegia Kokoriko Hezkuntza Faktoria   Hezkuntza  Aiaraldea

Parte Hartze Egonaldia Tertangan

Haurrekin batera antolatuko dugu Tertangako egonaldia. Guk espazioa eskainiko diegu haurrei eta beraiek izango dira asteburu pasaren gidariak. Horretarako irailaren 6an arratsaldez saio bat egingo dugu haurrekin dena prestatzeko.

Ahalduntzea, autonomia, elkarlana eta errespetua izango dira proiektuaren oinarri eta euskara izango dugu ardatz.

Haurrek programazioaren ardura hartzeaz gain, elkarbizitza ohiturak adostuko dituzte, garbiketa egingo dute, otorduak prestatuko dituzte... Beraiek izango dira asteburuaren arduradunak, jakina bidelagunen laguntzarekin.