Gaztez blai nerabe eta gazteentzako udalekuak Zuhatzako uhartean

Erabiltzailearen aurpegia Kokoriko Hezkuntza Faktoria 2019ko mai. 2a, 11:17

Gazte! Animatu zaitez gurekin eskualdeko gazteen topaleku honetan egun ikaragarri batzuk pasatzera. Ikasturteko egunerokora bueltatu aurretik, Zuhatzako irlan aisi egun askatzaileak proposatzen dizkizuegu.

Parte hartzea, autonomia, harremanak eta euskara izango dira proiektu honen oinarriak. Ondo pasatzea eta gozamena bermatuak daude.

Asanblada egituran, bai udaleku aurretik zein bertan, nork bere nahi eta desioak plazaratzeko aukera izango du. Modu kolektiboan erabakiak hartuta, eta ekintzak antolatuta, gazteok gure neurriko udalekua eraikiko dugu. Eta hau guztia eguneroko ur ekintzaz bustia!

 

ORDUTEGIA: Irailaren 2an 9:30etan bildu eta autobusean zuhatza aldera joango gara. Irailaren 5ean arratsaldeko 18:00etan bueltatuko gara Aiaraldera.

TOKIA: ZUHATZAKO IRLA

DATAK: 2019ko irailaren 2tik 5era

ADINAK: 12 urtetatik (2007an jaiotakoak) 16 urtetara (2003an jaiotakoak)

PREZIOA:
BAZKIDEAK(*): 160 €
EZ-BAZKIDEAK: 180 €

Izena emateko azken eguna abuztuaren 23a
Izen ematea egiterakoan ordainketa egiteko bidea azalduko da.
Leku mugatuak daude eta izen emate ordenaren arabera gordeko dira plazak

 

>

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide