Mugimendu Askea eta Natura, Udaleku Irekia

Berdegune batean hiri koloniak antolatu ditugu. Laudioko Gardea auzoan Santa Cruz ermita dagoen berdegunea haur eta gazteen gune bilakatuko dugu hainbat txoko eskainita, haurrek eta gazteek beraien gaitasunak garatzeko: gorputz adierazpenerako gunea, sukalde gunea, arte eszenikoen gunea, ortu gunea, erlaxatze gunea, esperimentazio gunea...

Mugimendu librea, autonomia, parte hartzea, sormena, esperimentazioa, hezkidetza eta euskara izango dira asteko oinarriak.

Bi txanda antolatu ditugu, ekaineko azken astean lehena, eta iraileko lehenengoan bigarrena. Txanda bakoitzaren azken egunean, familia guztiarentzat jaia antolatuko dugu denak batera jolastu, ondo pasatu eta euskaraz gozatzeko.

 

ORDUTEGIA:
UDALEKUAK 10:00etatik 13:00etara izango dira. (Arrankudiaga, Arakaldo, Areta, Luiaondo, Amurrio eta Urduñako haurrak herri bakoitzeko tren geltokietan jasoko ditugu, dagokion trenean hurbiltzeko Laudioko Gardea auzora)

TOKIA: Laudion, AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIATIK gertu dagoen berdegune zoragarri batean.
Eskualde osoko haurrak trenez gerturatuko ditugu Laudioko Gardea auzora, hezitzaile batekin egingo dute etorrerako bidaia eta buelta.

DATAK:
1. TXANDA: 2019ko ekainaren 24etik 29ra
2. TXANDA: 2019ko irailaren 2tik 7ra.

ADINAK: 4 urtetik (2015ean jaiotakoak) 13 urtetara (2006ean jaiotakoak)

PREZIOA:
BAZKIDEAK(*): 55 €
EZ-BAZKIDEAK: 65 €

Izena emateko azken eguna ekainaren 7a ekaineko txandarako eta abuztuaren 23a iraileko txandarako.
Izen ematea egiterakoan ordainketa egiteko bidea azalduko da.
Leku mugatuak daude eta izen emate ordenaren arabera gordeko dira plazak

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide