Gaur -irailak 25- argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria. Hainbat gairi buruzko informazioa topatuko du irakurleak agerkariaren 32 orrietan. Nerbioi ibaian egondako isurketei buruzko edota Tubacexeko lan heriotzei buruzko erreportaje eta analisiak, Kepa Barañanori eginiko elkarrizketa eta datozen hilabeteetan eskualdean egongo diren mendi martxei buruzko artikulua, besteak beste.
Argazki erreportaje ugari ere dakartza hamabostekariak: Blas de Oterori eginiko omenaldiarena, Amurrioko Artzain Egunarena, Arrankudiagako trailarena eta Ruben Lopez artista amurrioarrari buruzkoa.