Eskualdeko 17 ordezkari aurkeztu dira hauteskundeetara, baina horietako hiruk baino ez dute lortu datozen lau urteetan Eusko Legebiltzarrean aritzeko txartela: Estibaliz Larrauri jeltzaleak eta EH Bilduko Eba Blanco eta Julen Arzuagak. Blanco 2. zihoan Arabako zerrendan eta Larrauri eta Arzuaga seigarren postuan joan dira Araba eta Bizkaiko ordezkari gisa, hurrenez hurren.
Hirurek dute gauza bat komunean: aurreko legealdian ere legebiltzarrean aritu zirela. Aiaraldea hedabideak Blanco eta Larrauri elkarrizketatu zituen hauteskundeak baino lehen.