ASTEBURUKO AGENDA

COVID-19a dela eta ezarritako neurri berriek nabarmen eraldatu dute asteburuko agenda

Txabi Alvarado Bañares 2020ko urr. 30a, 17:47

Orozkoko Eskolako aterpean izango da Plactonen kontzertua. / Aiaraldea.eus

Ekintza batzuk bertan behera geratu dira eta beste batzuk tokiz aldatu dituzte. 

Eusko Jaurlaritzak COVID-10aren pandemia dela eta hartutako neurriek eragin nabarmena izan dute asteburu honetarako programatutako ekintzetan. Jarduera batzuk bertan behera geratu dira eta beste batzuk tokiz aldatu dira. 

Laudioko Gure Esku Dagok antolatutakoa da bertan behera geratu den ekitaldietako bat. Hala ere, Amurrioko zita mantendu dute, 18:00etan Katekesi aretoan. 

Arakaldon egingo zen produktu ekologikoen prestaketari buruzko ikastaroa ere bertan behera utzi dute. “Ahal dugunean egingo dugu”, jakinarazi dute antolatzaileek. Herri berean ordu batzuk beranduago egingo zen Gau Beltzaren ospakizuna ere moldatu behar izan dute. Internet bidez egingo dute dinamika, bi bideo sareratuta. 

Toki aldaketak

Beste ekintza batzuk, aldiz, tokiz aldatu behar izan dituzte. Biharko Plactonen kontzertua eskolako aterpera mugitu du Orozkorock elkarteak.

Aiaraldeko Gazte Koordinadora Sozialistak, aldiz, Laudioko Lamuza parkeko kasinotik udal erabilera anitzeko aretora mugitu du bere aurkezpena.

Udalen ekintzak, aurrera

Laudio eta Amurrioko udalek antolatutako ekintzak mantendu egingo dira asteburu honetan, segurtasun neurriak bermatuta egin daitezkeelako. Gauzak hala, Laudioalde eta Amurrio Antzokiko zinema eskaintzan ez da aldaketarik egongo momentuz. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide