GARRAIO PUBLIKOA

Bihar Renfek 14 tren zerbitzu gutxiago eskainiko ditu

Aitor Aspuru Saez 2021ko mar. 16a, 14:40
Renfe enpresako zerbitzu erabiltzaileek aintzat hartu beharko dute biharko murrizketa. / Aiaraldea.eus

Arazo teknikoak argudiatuta, Abando eta Laudio zein Urduña arteko 14 trenek ez dute bihar bere ibilbidea egingo.

Sare sozialak baliatuta, Renfek jakinarazi du bihar 14 zerbitzu bertan behera geratuko direla. Hainbat jatorri eta helmuga zituzten tren horiek:

Abando-Urduña:

  • 09:45
  • 15:15
  • 18:25
  • 19:45

Urduña-Abando:

  • 11:21
  • 16:41
  • 19:24
  • 20:52

Abando-Laudio:

  • 14:25
  • 18:35
  • 20:15

Laudio-Abando:

  • 14:59
  • 19:09
  • 20:54

Bihar C-3 tren-linea ez da izango kaltetu bakarra. Izan ere, Portugaleteko zerbitzuak ere aldaketak izango ditu:

Horri guztiari gehitu beharra dago, alde batetik, atzo 8 zerbitzu eskaintzeari utzi ziola enpresak. Bestalde, Ikasturte hasieran nabarmen ugaritu ziren garraio publikoari lotutako gertakariak eta udalek Renferekin hitz egin zuten egoera konpontzeko, pandemia aurretik zeuden ordutegiak berriro ezartzeko. Horrez gain, langileek eurek salatu zuten prekarizazio eta pribatizazio saiakera dagoela atzerapenen atzean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide