Renfe enpresak jakinarazpen berria egin du eta, horren arabera, beste 4 tren gutxiago egongo dira gaur C-3 tren-linean. Zehazki, eguerdikoak dira guztiak, hau da, eragina izango dute jendea lanera edo ikastera joatean edota etxera itzultzean.
Hurrengoak dira kenduko diren zerbitzuak:
- Abando-Laudio: 13:25
- Laudio-Abando: 13:59
- Abando-Laudio: 14:25
- Laudio-Abando: 14:59
Asteburuan bezala, Renfek bere twitter kontua baliatu du iragarpena egiteko:
#BilboAldiriak Gaur 15, 26564 13:25 eta 26576 14:25 Bilbao Abando-Llodio eta 26569 13:59 eta 26581 14:59 Llodio-Bilbao Abando trenak kendu dira arazo teknikoengatik.
— InfoRenfe (@Inforenfe) March 15, 2021
Esan bezala, horiek ez dira gaur bertan behera utzi dituzten zerbitzua bakarrak, goizeko lehen orduan beste hainbeste ez baitira eskaini. Horri gehitu behar zaio ibilbidean zehar aurreikusi gabeko geldialdi laburrak egiten dituztela trenek, atzerapen txikiak sortzen dituztenak.
Arazo teknikoak, arazo kronikoak
Ikasturte hasieran nabarmen ugaritu ziren garraio publikoari lotutako gertakariak, kexak eta udalek Renferekin hitz egin zuten egoera konpontzeko, pandemia aurretik zeuden ordutegiak berriro ezartzeko. Horrez gain, langileek eurek salatu zuten prekarizazio eta pribatizazio saiakera dagoela atzerapenen atzean.