Aiaraldeko igerilekuak: irekiera datak, prezioak eta ordutegiak jakin nahi?

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko eka. 17a, 13:18

Amurrioko igerilekuak izan dira zabaltzen lehenak. / Amurrioko Udala

Gaur hasiko da eskualdeko igerileku gehienen denboraldia. Bailarako azpiegituren ordutegi, egutegi eta prezioak jakin nahi?

Uda ate joka dago, eta abiatzear da eskualdeko igerilekuen denboraldia. Aiaraldean, orotara, 7 piszina daude uda garaian zabalik, ondorengo datetatik aurrera:

Gaur zabalduko dituzte ateak azpiegitura gehienek. Gainera, Okondon, apar festa antolatu dute irekiera ospatzeko. 

Bestalde, Amurrioko Udalak azaldu duenez, ekainaren 27tik 29ra itxita egongo dira azpiegiturak, Esti Urresolaren filmaren grabaketa egiteko.

Prezioak

Azpiegitura gehienek dituzte igerilekuez gain edari edota janaria erosteko postuak, baita taberna zerbitzua ere. Sarreren prezioak, berriz, ondorengoak izango dira tokian toki (bazkideak ez direnentzat):

  • Etxaurreneko igerilekuak (Ibaguen, Aiara): Helduak 4€ eta ume zein gazteek (17 urte arte) 2,70€. Edadetuek, berriz, 1,50€ ordaindu beharko dituzte (65 urtetik gorakoek, alegia). 
  • Okondoko udako igerilekuak:  Astean zehar 1.25€ haurrek, 2€ gazteek (13-17 urte), 3€ helduek (18-64 urte) eta 1.25€ edadetuek (65 urtetik gorakoek). Asteburu eta jai egunetan 1.75€, 2.50€, 4.50€ eta 1.75€ ordaindu beharko dituzte, hurrenez hurren.
  • Urduñako igerilekuak: Astean zehar 4-17 urte artekoek zein 65 urtetik gorakoek 2€, eta helduek 3.5€. Asteburuetan, aldiz, euro bat garestiago izango dira sarrera guztiak (3€ eta 4.5€ ordaindu beharko dituzte, hurrenez hurren)
  • Laudioko udako igerilekuak: Astean zehar 1.10€ haurrek eta 3.25€ helduek, eta jai egunetan 1.70€ eta 4.30€ balioko dute sarrerek (Ez erroldatuek %25 gehiago ordaindu beharko dute).
  • Amurrioko udako igerilekuak:  Lanegunetan 65 urtetik gorakoek eta aniztasun funtzionala dutenek 1€, haurrek 2€, gazteek 2.5€ eta helduek 3.5€. Asteburuetan, aldiz, 2.5€, 3€, 4€ eta 6€ ordaindu beharko dituzte sarreragatik, hurrenez hurren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide