Atzo hamabi zerbitzu kendu ostean, arrazoi operatiboak direla medio, gaur ere egoera errepikatuko dela adierazi du Renfek. Horretarako tren geltokietan bozgorailuen bidez emititu ditu mezuak. Zehazki, Bilborekin lotura duten tren linea guztietan nabarituko da eragina.
Iturri sindikalek leporatu diote enpresari gezurretan aritzea: "Ez da arazo operatiborik, gakoa da gidaririk ez dagoela eta 18 sart behar direla urrian".
Beharginen aholkua izan da aldiriko aplikazioa deskargatzea eta begiratzea avisos atala.
Tresna horren bidez jakinarazi dituzte kenduko dituzten zerbitzuak:
- 09:21 Urduña-Bilbo
- 11:05 Bilbo-Urduña
- 12:41 Urduña-Bilbo
- 13:47 Bilbo-Laudio
- 14:19 Laudio-Bilbo
Etengabeko arazoak
C-3 linean bidaiarien haserrea eta ezinegona aspaldi piztu zen. Izan ere, atzerapenak, matxurak (udan aire girotuak hainbat aldiz egin du kale), gidarien falta, zerbitzuak kentzea eta arazoak, oro har, ohikoak bilakatu dira.
Horrez gain, Urduña eta Amurrion egindako lanen ondorioz, arazoak sakondu ziren maiatzetik aurrera. Eta aintzat hartu beharra dago sindikatuek eurek :salatu dutela bitartekoak murriztu direla 2020tik hona.