ZOZKETAK

Loraldia Jaialdirako hamaika ekintzatan parte hartzeko 38 sarrera zozkatuko ditu Aiaraldea Komunikabideak

Erredakzioa 2024ko ots. 26a, 14:00
Neomak taldea arituko da jaialdian, besteak beste. / Loraldia

Euskara eta arte adierazpen anitzak lotzen ditu Loraldiak. Joseba Sarrionandiaren, Lorea Agirreren, Neomaken edota Patxo Telleriaren lanak ikusteko aukera emango du Aiaraldea Komunikabideak, besteak beste.

Loraldia ekimena 2014an sortu zuten euskara eta arte adierazpen anitzak eta garaikideak uztartzeko. Geroztik, nagusiki Bilboko (beste udalerri batzuetan egiten badute ere) hamaika toki hartu dituzte literatura, bertsolaritza, musika, dantza edota ikus-entzunezkoen koktel kulturalak egiteko.

Aurtengo edizioa jadanik abiatu dute Mikel Laboari buruzko erakusketa batekin, baina egitarauaren alde erakargarriena heltzear dago eta Aiaraldea Komunikabideak 38 sarrera zozkatuko ditu eskualdeko herritarren artean. Izan ere, hizlari moduan ere arituko dira bi aiaraldear, Agurtzane Intxaurraga eta Gartzen Garaio Atxurra, hain zuzen.

Zehazki, honako ikuskizunetarako txartelak zozkatuko ditu komunikabideak (izenean klikatuta parte hartu daiteke zozketa bakoitzean):

  • Sustraien matxinada: Literatura eta musika Garikoitz Mendizabal, Gorka Hermosa, Leire Bilbao, Nerea Arrien eta Toti Martinez de Lezearekin.
  • Gorputzaren atzean: Dantza, antzerkia, ikus-entzunezkoak Ainhoa Artetxe, Enrike Hurtado, Izarne Oyarzabal, Josu Rekalde eta Katixa Agirrerekin.
  • OMA: Basabi taldearen kontzertua.
  • Hiria Lokatzetan: Lokatza podcasta lehenengo aldiz grabatuko dute zuzenean eta horretarako zenbait artisten laguntza izango dute saioaren arduradunek: Miren Amuriza, Miren Narbaiza, Ainara Lasa, Amagoia Gurrutxaga, Idurre Eskisabel, Lizar Begoña eta Lorea Agirre.
  • Neomak taldearen kontzertua.
  • Ai gure Juaneteak!: Patxo Telleriak antzerkia eta musika uztartuko ditu Adiran Garcia de los Ojos eta Maider Lopezekin.
  • Erresiñula kantari: Jean Mixel Bedaxagar kantariak plazaratu duen azken musika-lanaren aurkezpena.
  • Bihar, atzo, gaur bihar: Musika, literatura eta bertsolaritza batuko dituzte Alaia Martinek, Amaia Agirrek, Iban Zalduak, Ibil bedi taldeak eta Miren Artetxek.
  • Mitologia txikiak: Arthur Barat, Bilaka Kolektiboa, Ioritz Galarraga, Oihan Indart, Vianney Desplantes eta Zibel Damestoyren dantza ikuskizuna.
  • AMAraun: Dantza eta bertsolaritzaren bitartez amatasunari buruz hausnartuko dute Amaiur Luluagak eta Oihana Iguaranek.
  • Loraldi Terminala: Sarri min ematen du akordatzeak. Ibarrekolandako Batxilergo artistikoko ikasleak Joseba Sarrionandiaren unibertsoan murgildu dira eta sormen lan ikusgarri bat ondu dute. Teatroa, dantza, poesia, musika… uztartuko dituzte eszenan. Iurretako poeta bera ere izango da gazte haien artean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide