Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak postuak jarriko ditu Orozko Rock musika jaialdian eta Txakolin Egunean, herritarrek mendi zentral eolikoaren kontrako alegazioak sinatu ditzaten. Izan ere, horretarako epea indarrean egongo da ekainaren 26ra arte.
Taldeak alegazioak osatu ditu hainbat gai landuta. Adibidez, testuak aipatzen du proiektuak Orozkon ere eragina duela eta ez dela horrela jaso Eusko Jaularitzako aldizkari ofizialean. Halaber, zentralen metaketaren kontra egiten dute alegazioek. Ferosca eta Las Americas egitasmoen eragin eremuak 450 metrora daude eta Larragorriko kasuan 150 metro dira.

Aerosorgailuen zarataren eragina ez dela ikertu, irizpide bateratuen falta edota babestuta dauden eremu eta espezieetan sortu ditzakeen kalteak aztertu ez direla ere kritikatzen du plataformak.
Taldeak kezka berezia adierazi du Luiaondoko egoeragatik. Izan ere, herrigunea bi zentral eolikoren eragin eremuaren barruan geratuko litzateke: Ferosca eta Mendi. Larragorrikoaren eragina oso gertu geratuko litzateke, gainera. Aiaraldeko Mendiak Bizirikek uste dut kalte metatuak ikertu beharko liratekela.