Jadanik mahai gainean dauden proiektu energetikoetara beste berri bat gehitu beharra dago Aiaraldean. Izan ere, Macrina Solar 33 konpainiak Pe Pando zentral eolikoa eraikitzeko asmoa dauka Aiara eta Okondo artean.
Egitasmoak sei aerosorgailu aurreikusi ditu eta, Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak salatu duenez, 403 hektareako zabalera okupatuko luke: 257 Aiaran eta 146 Okondon.
Administrazioaren aurreko baimena lortzeko prozesua abiatu du enpresak eta Arabako Foru Aldundiak lehen urratsa egin du jakiteko lehia egongo litzatekeen beste enpresa batzuen helburuekin.
Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak, bere aldetik, kritikatu du erakundeek prozedura hasi dutela tokiko erakundeekin harremanetan jarri gabe eta jakin barik udal hirigintza araudiak kontrakoak diren.
Gogoratu beharra dago honakoa ez dela Aiaran eta Okondon eragiten duen balizko zentral bakarra. Alegia, Ferosca I, Mendi, Igebelar, Krabelin Solar eta Navegantes 31 ere eraiki nahi dituzte inguru horretan.