Bihar ere greba eguna egongo da C-3 lineako tren zerbitzuan eta ordutegiak hemen ikusi daitezke

Aitor Aspuru Saez

Jendea itxaroten Laudioko tren geltokian, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Eusko Jaurlaritzak %50eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu ordu puntetan eta %25ekoak gainerakoetan.

Bihar ere greba eguna deitu du SEMAF sindikatuak. Tren gidariak biltzen dituen erakundeak mobilizazio oso eraginkorrak burutu ditu Urdako istripu lazgarriaren ondoren eta bihar ere lanuztea egingo dute, pasa den astean bi egin ondoren.

Berez, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du %50eko zerbitzua bermatuko dutela ordu puntetan (06:00-09:00 / 13:30-15:30 / 18:30-20:30) eta %25ekoa gainerakoetan. Printzipioz, honako hau izango da erabiltzaileek eskura izango duten ordutegia:

Jaurlaritzaren aurreikuspenak, momentuz, pasa den astean Espainiako Gobernuak egindakoak baino nabarmen errealistagoak dira. Berez, pasa den astean %75eko eta %50eko gutxieneko zerbitzuak bermatu nahi zituen Madrilek eta ez ziren inondik inora bete Aiaraldean.

Biharko greba eguna igarota, gogoratu beharra dago hurrengo astean, hilaren 23an, beste deialdi bat gehiago dutela gidariek, pasa den ostegunean egin behar zutenaren ordez. Izan ere, sektoreak positibotzat jo ditu Gobernuak onartu dituen neurriak, baina gehiago exijitu ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide