Mendi irteera antinuklearra

2010/05/23 06:00

Urduñatik abiatuta Urduña

Txarlazo Mendi Taldeak urteroko mendi irteera antinuklearra antolatu du Garoñako zentral nuklearraren inguruko mendietara.

Saioa-ra mendi irteera

2010/04/18 06:00

Urduñako suhiltzaileetatik abiaturik Urduña

Txarlazo Mendi Taldeak Elizondo inguruko Saioa mendira antolatu du irteera.

Amurrioko XXI. fosil eta mineral azoka

2010/03/28 08:00

Amurrioko udal frontoia Amurrio

Amurriok XXI. fosi leta mineralen azoka antolatu du udal frontoian.

Mairulegorreta kobetara irteera

2010/09/12 06:00

Urduñatik abiatuta Urduña

Txarlazo Mendi Taldeak Gorbeako Mairuelegorreta kobetara antolatu du irteera.

Santiago eguna Txarlazon

2010/07/25 06:00

Gorobel Urduña

Txarlazo Mendi Taldeak, urtero bezala, Santiago eguna Txarlazo mendian ospatzera gonbidatzen gaitu. Bertan hainbat ekintza burutuko dira: kronoeskalada, meza, trikitixa, dantzak, umeentzako (eta ez direnentzako ere) jolasak, txosna eta ogitartekoak, eta abar.

Anbotora irteera

2010/07/11 06:00

Urduñatik abiatuta Urduña

Txarlazo Mendi Taldeak Anbotora antolatu du irteera.

Bazkide irteera eta bazkaria

2010/12/18 08:00

Urduña Urduña

Urtero bezala, Txarlazo Mendi Taldeak herriko inguruetatik ibiltxo bat antolatu eta bazkideak Delikako Infernuan bazkaltzera animatzen ditu.

Armikelo eta Amaritu mendietara irteera

2010/11/07 07:00

Urduñatik abiatuta Urduña

Txarlazo Mendi Taldeak Aiurdin inguruko mendietara antolatu du irteera.

Zuhaitz zaharrak

2010/10/17 06:00

Urduñatik abiatuta Urduña

Txarlazo Mendi Taldeak Zalduondoko zuhaitzak zaharrak ezagutu ditzagun txangoa antolatu du. Mendi teknikari batek emango ditu zuhaitzen inguruko azalpenak.

Pirinioetara irteera

2010/09/25 06:00

Urduñatik abiatuta Urduña

Txarlazo Mendi Taldeak Pirinioetara antolatu du asteburuko irteera.

Sagardotegira irteera Berbalagun taldeen eskutik

2010/04/16 22:00

aiaraldea Aiaraldea

Urtero bezala, Aiaraldeko berbalagunok sagardotegira joateko irteera antolatu dugu. aurten Usurbilgo "Aginaga" sagardotegira joango gara apirilaren 17an. Bazkaria izango da eta autobusez joango gara. Bakoitzak 27 € ordaindu beharko du. Aiaraldeko berbalagunak elkartzeko eta sagardotegiko giroaz gozatzeko aukera polita izan daiteke. Anima zaitezte eta eman izena apirilaren 12an baino lehen!
informazio gehiago: http://aiaraldea.blogspot.com/

Orozkoko udalak bizkaian sartu zenetik 225. urteurrena ospatuko du

2010/04/01 22:00

herrian Orozko

Apirilaren 2an 225 urte beteko dira Orozkoko Udala Bizkaiko Jaurerrian behin betiko sartu zenetik; ospakizun hori dela eta, kultur jarduerak antolatu ditu urte osoan zehar garatzeko. Ekitaldi horiek guztiek logotipo bera izango dute, beren-beregi ekimen horietarako diseinatua.

 
1785eko apirilaren 2an, Orozko Haraneko ordezkariak Gernikako Batzar Nagusietara joan ziren Bizkaiko Jaurerrian onartuak izateko; izan ere, haraneko bizilagunek, 1784ko uztailaren 31n Larrazabalen egindako batzarrean, Bizkaian sartzeko baldintzak onartu zituzten.
 
Bizkaiko Jaurerriaren eta Orozko Haranaren arteko hitzarmenak, Juan José González Sánchez bexilologoak jasotako datuen arabera, honako kapitulu hauek zituen:
 
* Lehenengo kapitulazioaren arabera, Jaurerrian zeuden karga guztiei lotuta geratzen zen Orozko Harana, gainerako hiribilduak eta elizateak bezalaxe. 
 
* Bigarren kapituluaren arabera, haraneko etxebizitzen zentsua egingo zen.  
 
* Hirugarren kapituluaren arabera, Orozkok Batzar Nagusietan parte har zezakeen, hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea izanik.
 
* Laugarren kapituluak ezartzen zuen Orozko Harana jaurerriaren gobernuaren menpean geratzen zela, “sin alterarle el particular político y económico que hasta aquí había tenido y tiene, ni la jurisdicción que en primera instancia competía a su alcance ordinario entre sus vecinos y moradores en los casos y cosas que había lugar por fuero y derecho; bien entendido que si el Sr. Corregidor del Señorío se hallase en dicho Valle, tendría la jurisdicción a prevención con el expresado alcalde ordinario, según y como se practicaba en las villas“.
 
Bosgarren kapituluan argitzen zen gorte-auzitegiko kasuak korrejidorearen ardurapean zeudela, horien berri lehenengo auzialdian izateko, ohiko alkatea zuten Bizkaiko udalerrietan egiten zen bezala. Halaber, ohiko alkatearen auzitegian hasiera zuten auzi guztien apelazio maila ezagutzea korrejidoreari baino ez zegokion, eta lehenengo auzialdian ere, beraiek beste ezagutu ezin zituzten auzietan, korrejidoreari eta diputatu nagusiei foruak ezarritako moduan eta kasuetan ezagutzea zegokien.
 
* Amaitzeko, azken kapituluan argitzen zen Jaurerrian sartzeko zailtasunen baten ondorioz gastuak egonez gero, orozko haranaren kontura geratuko liratekeela. (E. J. de Labayru, 1898: Tomo VI, p. 482-483)
 
“Cadizko Gorteek  1811n ezarri zutena hogeita hamar urte lehenago egin zuen gure haranak bere eskubideen aldeko borrokan. Orain, 225. urteurrena dela eta, aurrerapauso hura nabarmendu nahi dugu, gure historian garrantzi handikoa izan delako” adierazi du Juan Antonio Olagenaga Orozkoko alkateak.
 

XIII Baserriko Azoka egin zen igandean Okondon

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

XIII Baserriko Azoka egin zen igandean Okondon

Igandean, nahiz eta egun euritsua izan, milaka pertsona joan ziren Okondon antolatutako XIII Baserri Azokara.

Urtero bezala, udaberriko lehen igandean baserriko produktuak probatu eta eskuratzeko aukera egon zen.

Aiarako udalak Ibaguengo kiroldegia berriz eraikitzeari ekingo dio

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiara  Aiara: Arespalditza

Aiarako udalak Ibaguengo kiroldegia berriz eraikitzeari ekingo dio

Aiarako udalak Ibaguengo kiroldegia berriz eraikitzeari ekingo dio
Urte eta erdi baino gehiago igaro ostean lanak gelditu zirenetik, Aiarako udalak Ikastolaren ondoan eraikitzen hasi zen kiroldegia amaituko omen du, orduan egindakoaren zati bat aprobetxatuz.
2008ko uztailean Ibaguengo kiroldegiko obretan arrakalak agertu ziren eta Udalak lanak geldiarazi behar izan zituen, ez zelako bermatzen azpiegituraren segurtasuna. Obrek sei hilabete eskas iraun zuten. Ia urte bi pasatu direnean, udalak beste proiektu baten erredakzioa esleitu egin du 45.000 euroren truke.

Urduñako erresidentziako langileak mobilizazioetan berriz ere

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria  Urduña

Urduñako erresidentziako langileak mobilizazioetan berriz ere

Urduñako egoitzako langileak berriro ere mobilizazioetan ari dira soldataren zatikako ordainketa dela eta. Otsailean urtarrileko nominari zegokion soldata bere osotasunean jaso bazuten ere, martxoa iritsi bezain pronto, otsaileko nominari dagokion %70a jaso dute soilik. ELA eta LAB sindikatuek egoera hau salatu dute 'erabat onartezina bihurtzen ari delako'. Alkatearen eta udalaren jarrera ere kritikatu dute sindikatuek beraiek egoitzaren ardura izanik, ez dutelako langileekin bildu nahi izan eta 'alkatetzak aurpegia ematen ez duela' leporatu diote.