Hitzetatik ekintzetara pasatu behar dela aldarrikatu du Orain Amurriok, legealdiaren lehen bi urteen balorazioan

Txabi Alvarado Bañares 2021ko uzt. 5a, 07:02
Orain Amurrioko kideak, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Aldizkari batean laburbildu ditu talde politikoak azken bi urteetan gertatutakoak. 

Aldizkaria plazaratu dute Orain Amurrioko kideek legealdiaren lehen bi urteen balorazioa egiteko. Negatiboki baloratu dute udal gobernuaren orain arteko jarduna, gardena eta parte hartzailea izan ez dela salatuta. Gauzak hala, hitzak nahikoa ez direla nabarmendu du oposizioko taldeak, “ekintzak” behar direla nabarmenduta. 

Bi urte hauetan gauza asko gertatu direla aipatu du talde politikoak, “batzuk aurreikusi zitezkeen eta beste batzuk ez, baina guztiek izan dute eragina gure bizitzetan”. Honako gertaera eta ekimen hauek nabarmendu dituzte:

  • AP-68 dohainik izateko abiatutako dinamika: Orain Amurrio alde egon zen
  • Uraren kudeaketa: Kantauriko Urkidetza disolbatzearen aurka posizionatu zen Orain Amurrio
  • 2021ko udal aurrekontuak: Oposizioko taldeak aurrekontuen aurka bozkatu zuen, hainbat proposamen barnebiltzen ez zituztelako. 
  • Europako Funtsak: Orain Amurriok mozioa aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzeko funts horien %30a udaletara bideratzea, “krisi ekonomiko zein sozialari aurre egiteko”. Mozioa ez zen aurrera atera, EAJ eta PSE-EE aurka posizionatu zirelako. 
  • Garbiketa zerbitzuen kudeaketa publikoa aldarrikatu du Orain Amurriok hainbat aldiz.
  • Zerbitzu sozial “publiko eta hurbilak” izateko baliabide ekonomikoak bideratzea eskatu du talde politikoak hainbat aldiz legealdi honetan.
  • S.O.S Aiaraldea lemapean antolatutako mobilizazioekin bat egin du Orain Amurriok.
  • Eukaliptoen aurka ere lerrokatu da.
  • Zabaleko bizirik! Plataformak antolatutako mobilizazioetan parte hartu dute. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide