Pasa den astean LAB, UGT eta CCOO sindikatuek bigarren aurreakordio bat sinatu zuten Tubos Reunidos enpresako zuzendaritzarekin, 2017an hitzarmen kolektiboaren iraungitzearen ondorioz pilatutako atzerapenak jasotzeko.
Aste honetan proposamena langileei aurkeztu diete sindikatuek, martxoaren 1ean hain zuzen. Horren ostean, bozkatzeari ekin diote beharginek eta emaitzak hurrengoak izan dira:
- Alde: 405
- Kontra: 210
- Zuri: 3
- Baliogabeak: 3
Horrenbestez, sindikatuen gehiengoak adostutakoa sinatuko da hurrengo astean, onartua izan baita langileen aldetik.
Hiru sindikatu horiek beste aurreakordio bat adostu zuten zuzendaritzarekin otsailaren 10ean, baina Tubos Reunidos enpresako beharginen gehiengoak atzera bota zuen. Bi bozkaketetan bai ELAk zein ESKk kontrako iritzia izan dute akordioari dagokienez.
Edonola ere, maiatzetik aurrera sindikatuek erronka berria izango dute mahai gainean: lan hitzarmena negoziatzeari ekin beharko diote, 2017an iraungi baitzen aurrekoa.