Gaur aurkeztu du Amurrioko Udalak aurtengo jaietako egitaraua. Tokiko erakundeak 100 jarduera baino gehiago bildu ditu jai programaren barruan, herriko kuadrilla eta elkarte ugariren laguntzarekin.
Iñaki Bea ere bertaratu da udaletxean eginiko agerraldira, bera izango baita aurtengo jaietako pregoilaria. Futbolari eta entrenatzaileak Urrezko Guk Saria jaso zuen unea ekarri du gogora, pregoia irakurtzea antzeko esperientzia izango dela aurreikusita. Jaiak "errespetuz eta aniztasunez" bizitzeko deia egin du kirolariak, eta kuadrillek egiten duten lana ere goraipatu du.
Elkartasun txosna
Iaz abiatutako dinamika batzuk mantendu egingo dira aurten ere. Barraketan, adibidez, aniztasun funtzionalaren aldeko ordua izango dute egunero, 17:30etatik 18:30etara. Iaz bezala, denbora tarte horretan ez da egongo hipersentsibilitate sentsorialetan eragin dezakeen musikarik edo argirik.
Horrez gain, aurten ere elkartasun txosna jarriko dute kontzertu nagusien alboan. Iaz Mendiko Eskolan atondu zuten, bertan egin zirelako emanaldiak. Aurten, aldiz, Juan Urrutia plazan jarriko dute, bertan egongo delako oholtza.
Iaz Amurrio Trail Taldeko kideek kudeatu zuten barra, baina aurten herriko beste kirol elkarteei luzatu diete egitasmora batzeko gonbita. Talde batzuk hala egin dute dagoeneko, eta oraindik ere aukera dago antolakuntzan murgiltzeko, agerraldian nabarmendu dutenez.
Duchenne sindromearen ikerketara bideratuko dute txosnako diru guztia.
Duchenne sindromearen ikerketara bideratuko dute txosnako diru guztia. "Gaixotasun arraroa da, mundu osoan urtero 20.000 kasu baino ez dira agertzen", azaldu dute trail taldeko kideek. Gaitzak muskuluei eragiten die, jaiotzetik. "Gurpildun aulkian iristen dira nerabezarora, eta sindromea duten gehienen bizi itxaropena 30 urte ingurukoa da". Trail taldeko kide batek badu gaitz hori duen senide bat, eta bere bideo-mezu bat proiektatu dute prentsaurrekoan.
Iaz 4.500 euro bildu zituen elkartasun txosnak, X Hauskorra Sindromearen elkartera bideratu zituzten irabazi guztiak.
Jai herrikoien aldeko egitaraua
Udalak prestatutako egitarauari gehitu behar zaizkio Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak egingo dituen jarduerak. Eragile horrek abuztuaren 11an abiatuko du egitaraua, eta parkean egongo den txosnagunean garatuko ditu ekintza gehienak.
UDALAK AURKEZTUTAKO EGITARAU OSOA
Abuztuak 5, larunbata
18:00 // San Roke baselizatik Andra Mariaren parrokiaraino ZAINDARIA JAISTEA. Antolatzailea: Santa Vera Cruz kofradia.
Autobusak: 17:30 eta 17:45- Andra Mari biribilguneko autobus-geltokia; 15:35 eta 17:50- San Jose markesina.
Abuztuak 11, ostirala
11:30 // “AMURRIO HIRIBILDUA” PILOTA-TXAPELKETAKO FINALAK udal-pilotalekuan.
Parkean kokatuko diren barraketan prezio berezia. 1,5 euro/bidaia.
22:00 // PROFESIONALEN PILOTA-PARTIDAK. Larrazabal-Eskiroz Urrutikoetxea- Morgaetxebarriaren aurka udal-pilotalekuan.
Abuztuak 12, larunbata
12:30 // EUSKOTARRAK, DANTZA LAGUNAK, TROT-ART, EL BOLI, HERRIARENAK eta TXABOLAKOAK KUADRILLEN KALEJIRA, BATTUERE BATUKADA perkusio-taldearen laguntzaz.
13:30 // KUADRILLEN AURKEZPENA Juan Urrutia plazan.
17:00 // BETIJAI fanfarrearen MUSIKA-ANIMAZIOA.
17:45 // Amurrioko Udaletxeko areto nagusian IÑAKI BEAk 2023ko JAIETAKO PREGOIA irakurtzea.
18:40 // Udaletxean jaietako kuadrilletako ordezkariak AURKEZTEA eta zapiak nahiz bandak jartzea.
19:00 Herriko jaien hasiera iragartzen duen TXUPINAZOA airera botatzea eta IGUARRAKO maskota jaistea.
Konfetiak, kea eta globolokoa. EUSKOTARRAK, DANTZA LAGUNAK, TROT-ART, EL BOLI, HERRIARENAK eta TXABOLAKOAK KUADRILLEN KALEJIRA, MAIAKA ETA MIRAGABON
erraldoien bikoteak lagunduta.
19:15-21:15 // ROCK KALEAN elektrotxaranga.
19:00-22:00 // Indarkeria sexistarik gabeko gunea Emagin Euskal Herriko
Bilgune Feministaren eskutik, Larrinagako oinezkoentzako eremuan.
22:00 // KONTZERTUAK Juan Urrutia plazan:
CUATRO BANCOS
SU TA GAR
REMEMBER DISKO FESTA
Abuztuak 13, igandea: Haurren eta adinekoen eguna
Oharra: Euria egiten badu, haurrentzako jarduerak, parkea, bazkaria eta jolasak Mendiko Eskolako pilotalekuan egingo dira.
9:30 // XII. MARMITAKO LEHIAKETA Juan Urrutia plazan; antolatzailea: SU-GOZOTAN Amurrioko gastronomia-elkartea.
10:00-14:00 // Iguarrakok Amurrioko HAURREN TXUPETEAK JASOKO DITU, eta abuztuaren 17an eramango ditu.
11:30-13:30 // BETIJAI fanfarrea, KALEJIRA bereziki adinekoentzat.
11:00-14:00 // HAURRENTZAKO PARKEA udal-parkean: ludoteka, irristagailua, txirrista freskagarria, demolition, baserri puzgarria, balanzbike zirkuitua.
11:00 // Udaletxeko areto nagusian alkateak MAKILA ENTREGATUKO dio herriko adinekoenari eta segidan Trikitixaren laguntzaz, pasealdia elizaraino.
11:00 // Aldi bereko XAKE partidak eta haurrentzako partidak Amurrioko Xake Taldearen eskutik.
11:30 // Andra Mariaren parrokian MEZA tradizionala gure adinekoentzat Mariaka abesbatzarekin. Amaitutakoan, Udalbatzak San Anton Armuru egoitza bisitatuko du.
12:00 // BURUHANDIEN irtenaldia.
12:30 // Adineko guztientzat Amurrioko Herria Familia Elkartearen APERITIBOA eta MUSIKA-ANIMAZIOA Juan Urrutia plazan.
13:00 Marmitakoko lehiaketaren KAZOLAK AURKEZTEA.
13:30 // APAR FESTA Guk eskulturaren ondoan.
14:00 // MARMITAKOKO lehiaketaren SARIAK ENTREGATZEA.
14:00 // HAURRENTZAKO BAZKARIA, PAELLA, udal-parkean, Amurrioko Eskaut Taldearen eta Aurrerakaren laguntzaz.
14:00 // Adinekoentzako ANAITASUN-BAZKARIA udal-pilotalekuan.
16:00 // DANTZALDIA GANEKOrekin Frontoi kalean.
16:00 // DJ KAKTUS parkean. Programa Vital Arabatik. Vital Fundazioa.
16:00-20:00 // IGUARRAKO BISITATZEA, haurrentzat eta nahi duten guztiontzat Udaletxeko areto nagusian.
16:00-18:00 // KALAKA jolasak parkean.
19:00 // SUN MAGOAREN ETA ROSI MAGIA-IKUSKIZUNA Juan Urrutia plazako eszenatokian.
20:00 // BURUHANDIEN irtenaldia.
20:00 // KALEKO ANTZERKIA, RAMIRO VERGAZen WHITE BOTTOM ikuskizuna Urrutia Jauregiko Landan, elizatik gertu.
21:00-24:00 // AMURRIO HARRO informazio-standa, Larrinagako oinezkoentzako eremuan.
22:00 // ZEZENSUZKOA Elexondo kalean, udaletxearen parean.
22:30 // JAMAICA SHOW ORKESTRA Juan Urrutia plazan.
Abuztuak 14, astelehena: Kuadrillen Eguna
10:00 // ETXEKO PRODUKTUEN ERAKUSKETA ETA LEHIAKETA Juan Urrutia plazan.
11:00 // Amurrioko Txistuzaleen KALEJIRA.
11:00-14:00 // HAURRENTZAKO PARKEA udal-parkean: Haurrentzako ludoteka, irristagarria, txirrista freskagarria, errazteko gailua eta guay pauta.
12:30 // MUSIKA-ANIMAZIOA Trikitixarekin.
13:00 // TRIKI-POTEOA kuadrillekin; topagunea: kioskoa.
13:00 // ZIZAK DASTATZEA, Arriola Mikologia Elkartearen eskutik, Larrinagako oinezkoentzako eremuan.
13:30 // APAR FESTA Guk eskulturaren ondoan.
14:00 // ETXEKO PRODUKTUEN LEHIAKETAKO SARIAK ENTREGATZEA Juan Urrutia plazan.
15:00 // KUADRILLENTZAKO BAZKARIA pilotalekuan.
18:00 // PARKEAN JOLASAK; antolatzaileak: kuadrillak.
19:00 // KALEKO ANTZERKIA, JIMENA CABALLETTIren MECHA ikuskizuna San Anton plazan.
19:00 // Andra Mariaren parrokian ESKAINTZA Jasokundeko Andra Mariari (Amurrioko zaindaria).
20:00 // ODOLKIAK San Anton plazan. 1,50 euro ogitarteko bakoitzeko.
20:00 // SONIA VERA SWING BAND, San Anton plazaren inguruan. Programa Vital Arabatik. Vital Fundazioa.
21:00-24:00 // INDARKERIA SEXISTARIK GABEKO GUNEA Emagin Euskal Herriko Bilgune Feministaren eskutik, Larrinagako oinezkoentzako eremuan.
22:00 // KONTZERTUAK Juan Urrutia
plazan:
GWAYA
GOZATEGI
DJ BLESSIVE
00:30 // ALKOHOL TASA NEURTZEKO KANPAINA Larrinaga kalean.
Abuztuak 15, asteartea: Andra Mariaren Eguna
10:00 // KANPAI-IRAULKETA eta suziriak jaurtitzea jaia iragartzeko.
10:00 // LXVIII. AIALA ZIRKUITUA TXIRRINDULARITZA SARIA, Elite eta Sub 23 kategoriatan, ARABAKO TXAPELKETA eta “Daniel Albizua” oroimenezko lasterketa.
10:30 // DIANAK trikitixekin.
10:45 // Udalbatza, MARIAKA ETA MARIGABON erraldoien bikotea, gaiteroek eta trikitilariak Andra Mariaren parrokiara joango dira.
11:00 // MEZA nagusia Andra Mariaren parrokian. Irtetean OHOREZKO AURRESKUA.
12:30 // Kalejira Amurrioko ERRALDOI ETA BURUHANDIEKIN.
12:30 // Agintariei eta jaietako laguntzaileei harrera udaletxean.
12:30 // HERRI-KIROLAK San Anton plazan, 1. mailako Aizkolarien Arabako Txapelketa eta Lasto eta Ingude Altxatze nahiz Harri-jasotzaileen erakustaldiak.
13:30 // Txirrindularitza-lehiaketako SARIAK ENTREGATZEA
17:30 // Afrikako instrumentuen perkusio-tailerra. BIZITZAK SALBATZEKO MUSIKA. Udal-parkean.
18:30 // UGANDA STICKS Ugandako tribuen dantza- eta perkusio ikuskizuna. BIZITZAK SALBATZEKO MUSIKA. Udal-parkean.
19:30 // EUSKAL DANTZEN ERAKUSTALDIA, Aiara Dantza Taldearen eskutik, Juan Urrutia plazan.
21:00 // KAI NAKAIren KONTZERTUA Juan Urrutia plazan.
23:00 // OXABIren ERROMERIA Juan Urrutia plazan.
Abuztuak 16, asteazkena: San Roke
08:30-15:00 // SAN ROKEKO ZELAIETARA IRITSI ETA BERTATIK BUELTATZEKO DOAKO GARRAIO-ZERBITZUA.
Irteerak ordu-erdiro Gasolindegitik. Geltokiak: elizako biribilgunea autobusen-geltokian eta San Jose eliza. Azkeneko irteera San Roketik 14:30ean.
10:00 // Andra Mariaren parrokiatik ZAINDARIA San Rokeko baselizaraino IGOTZEA; antolatzailea: Santa Vera Cruz kofradia.
10:30 // 2023ko SAN ROKE ABEREEN ERAKUSKETA.
11:00 // ANIMAZIOA TRIKITIXAREKIN San Rokeko zelaietan.
11:30 // San Roke zelaian MEZA NAGUSIA, Mariaka abesbatzaren partaidetzarekin.
12:30 // LVII. AURRESKU ETA JOTA LEHIAKETA; antolatzailea: Aiara Dantza Taldea.
18:00 // FUTBOL-PARTIDA, Jose Negrete 7. trofeoa, Arenas Club-Sestao River Club Basarte udal-zelaian; antolatzailea: Amurrio Club. Doako sarrera.
20:00 // KALEKO ANTZERKIA, David Vegaren SOÑANDO MAGIA ikuskizun dibertigarria, udal-parkean.
21:00 // RUMBO TIJUANA taldearen KONTZERTUA, abesti mexikar eta euskaldunen bertsioak Juan Urrutia plazan.
22:15 // Lagunarteen KARROZA DESFILEA MARIAKA eta MARIGABON erraldoiekin.
Zirkuitua: elizako biribilgunetik Aldai kaleko biribilguneraino.
23:30 // AKERBELTZ taldearen ERROMERIA Juan Urrutia plazan.
01:30 // KARROZEN LEHIAKETAKO SARIAK ENTREGATZEA Juan Urrutia plazan.
Erromeriaren ondoren DJ MARKELIN Juan de Urrutia plazan.
Abuztuak 17, osteguna: San Roke Errepikatzea
10:00-15:30 eta 17:00-19:30 // San Rokeko zelaietara iritsi eta bertatik bueltatzeko doako garraio-zerbitzua.
Irteerak ordu erdiro Aldaiko biribilgunetik. Geltokiak: Justizia jauregia eta San Jose eliza. Azkeneko irteerak San Roketik 15:00etan eta 19:00etan.
9:00 // II. SUKALKIEN LEHIAKETAN ETA XXII. PATATA-TORTILLAREN LEHIAKETAN IZENA EMATEA San Roken; antolatzailea: Mendiko Lagunak M. T.
11:30 // KANPAINA MEZA San Roken Mariaka abesbatzaren partaidetzarekin.
12:30 // Patata-tortillak AURKEZTEA.
12:30 // MOTZALDI TRADIZIONALAREN ERAKUSKETA San Roken.
13:15 // SUKALKIKO KAZOLAK AURKEZTEA.
14:00 // SUKALKI LEHIAKETAKO eta Patata-tortilla lehiaketako SARIAK ENTREGATZEA.
14:30 // ANAITASUN-BAZKARIA San Roken. Txartelek 1,5 euro balio dute, eta abuztuaren 1etik 13ra eskuratu ahalko dira Turismo Bulegoan.
16:00 // JUNDA JO taldearen ERROMERIA San Roke zelaietan.
22:00 // DANTZA PLAZA PATXI PEREZekin, Juan Urrutia plazan.
23:00 // ZEZENSUZKOA Elexondo kalean, udaletxearen parean.
23:30 // DISKOIBILTARIA
Kalejira: Pilotalekua-Jose Medinabieitia-Larrinaga-Iturralde-Elexondo-Plaza.
24:00 // 2023ko HERRI JAIEN AMAIERA eta IGUARRAKO hurrengo urtera arte joatea.
DISKOIBILTARIA Juan Urrutia plazan.