800 langilek baino gehiagok ekin diote bozkatzeari Tubos Reunidos enpresako hauteskunde sindikaletan

Aitor Aspuru Saez 2023ko aza. 17a, 08:00

Enpresako hainbat langile, artxibo irudi batean.

Atzo hasi ziren bozak ematen, gaur ere egingo dute eta astelehenean amaituko dute.

Tubos Reunidos enpresako langileek prozesu garrantzitsua hasi zuten atzo, hauteskunde sindikalak abiatuta. Gaur jarraituko dute euren ordezkariak hautatzen eta astelehenean amaituko dute prozesua.

Egun ELA, CCOO, UGT, LAB eta ESK sindikatuek dute ordezkaritza enpresa batzordean eta erakunde horiek jarraituko duten erabakiko dute bozkatzera deitutak dauden 864 beharginek (601 peoi espezialista eta 263 teknikari eta administrari).

Bozkatuko dutenen artean ez dira egongo Andoni Jugo eta Jon Ander Junquera, zeinek parte hartzeko asmoa zuten, nahiz eta negoziazio mahaietan enpresa ordezkari gisa aritu. ELAk, LABek eta ESKk helegitea jarri zuten hori ekiditeko, eta epaileak arrazoia eman die bi kasuetan, baina ez Emilio Miguelen kasuan.

Hauteskundeak une berezian helduko dira enpresara. Izan ere, aurten lan hitzarmen berria onartu dute langileek eztabaiden erdian, baina lan erregulazio espediente berri baten menpe daude eta, gainera, azpikontratatuko behargin batek istripu larria izan zuen enpresan. Horrez gain, Trapagako enpresako altzairutegia ere Amurriora mugitu dute eta proba fasean dabil.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide