Hesian taldeak girotuko ditu Andra Mari jaiak eta emakumeen sarea izango da pregoilaria

Txabi Alvarado Bañares 2018ko uzt. 16a, 07:00

Hesian taldeak joko du abuztuaren 20an. / Gaizka Peñafiel

Ingo al deu? erromeriak eta Hilean Bariku Bat talde orozkoarrak ere joko dute. Herrian sortu berri den emakume sareko kideak arduratuko dira pregoia irakurri eta jaien hasiera suziria pizteaz. 

Abuztuaren 14tik 20ra ospatuko dira Arrankudiagako Andra Mari jaiak. Egitaraua plazaratu dute dagoeneko. Jai batzordeko kideek adierazi dute aurten “goiz eta gogotsu” ekin diotela ekintzak zehazteari. “Urtarrilaren 31an egin genuen lehen bilera. Aurtengo egutegia ikusi ostean, jai batzordeko kideontzat egokienak diren datak zehaztu genituen”. Modu horretan erabaki zuten “data tradizionaletara” itzultzea.

Azaldu dutenez, hamar pertsona inguru biltzen dira jai batzordean. “Hilean behin egiten ditugu bilerak, eta aurten 3 kide berri hurbildu dira”. “Guztien inplikazioa” beharrezkoa dela nabarmendu dute, “pertsona askoren lan boluntarioari esker” ateratzen direlako jaiak aurrera.
Egitarauari dagokionez, “herritar guztientzako ekintzak” antolatzen ahalegindu direla nabarmendu dute batzordeko kideek.

Emakume sarea pregoilari
Arrankudiaga-Zollon sortu berri den emakume sarea arduratu da abuztuaren 14an pregoia irakurri eta jaien hasiera suziria pizteaz.

Jai Batzordearen aburuz, festak ez dira “jendartetik kanpo dauden gune isolatuak”. “Eduki sinbolikoa duten jendarte eta kultur adierazpenak dira, errealitatearen adierazle kondentsatuak, gizartean ematen diren gatazka, zapalkuntza eta diskriminazioak adierazten dituzte, hegemonikoak diren genero eredua eta heteroarau indartuz”.

Horren aurrean mugimendu feministak eginiko lana nabarmendu dute batzordeko kideek, eta horregatik erabaki dute emakume sarearen lana aitortzea, “asko daukatelako esateko eta oihukatzeko”.

EGITARAU OSOA

ABUZTUAK 14, ASTEARTEA: BEZPERA

17:30 // Kamisetak banatzea

18:00 // XXX. Marmitako Lehiaketa
Parte hartzeko izena eman beharko da 18:00etatik 18:30era bitartean.

19:30 // XXI. Tortilla Txapelketa
0 eta 20 urte bitarteko herritarrei zuzendutako lehiaketa izango da.

20:15 // Txupinazoa

22:30 // Mariskal DJ

ABUZTUAK 15, ASTEAZKENA: ANDRA MARI

10:30 // Diana

11:00 // Meza

12:00 // Altxorraren bila
Matxinkorta mendi taldearen eskutik

19:00 // Pilota partidak
Kamaraka elkartearen eskutik, frontoian

20:30 // Jaialdia
Herriko musika eskolan

ABUZTUAK 16, OSTEGUNA

12:00 // Umeen pintxo lehiaketa
Matxinkorta mendi taldearen eskutik Matxinkorta mendi taldearen eskutik Matxinkorta mendi taldearen eskutik Matxinkorta mendi taldearen eskutik

14:30 // Bazkaria
Matxinkorta mendi taldearen eskutik Matxinkorta mendi taldearen eskutik Matxinkorta mendi taldearen eskutik Matxinkorta mendi taldearen eskutik

16:00 // Bingoa

20:00 // Pintxopotea

22:00 // DJa

ABUZTUAK 17, OSTIRALA: GAZTE EGUNA

12:00 // Hitzaldia, Gaztetxean

13:00 // Poteoa

15:00 // Bazkaria Gaztetxean
Bazkalostean Ugaoko Osterabe talde akustikoak joko du, hainbat abesti ezagunen bertsioak plazaratuaz.

19:30 // Eskupilota finala

22:00 // Kontzertuak Gaztetxean
HILEAN BARIKU BAT
TALDE SORPRESA

ABUZTUAK 18, LARUNBATA: UMEEN EGUNA

11:30 // Kalejira, Garondotik Elexaldera

12:00 // Umeentzako jolas parkea, Elexalden

14:30 // Umeen bazkaria
Bazkarirako izenak emateko zerrendak jarriko dira Agirre tabernan, Elexondo tabernan, Iberlanda tabernan, Batzokian eta Gizarte Etxean. Abuztuaren 10a izango da izena emateko azken eguna.

16:30 // Aparra botako da umeentzat, Garondon

17:30 // Boloak: Umeen tirada

18:30 // Boloak: Nagusien tirada. J.I. Larrazabalen III. oroimenezkoa

19:00 // Diskotxantxa
Xiriki eta Milikik dantza jarriko dute plaza, hainbat kanta ezagunen koreografiak taularatuta. Ume zein familiei zuzendutako ikuskizuna izango da.

21:30 // Kanpamentukoen ekitaldia, frontoian

ABUZTUAK 19: KOFRADIA EGUNA

10:30 // Diana

11:00 // Meza

12:00 // Txakolin dastatzea eta azoka

12:30 // Goool!, umeen saioa

13:30 // Kontzentrazioa: “Euskal presoak Euskal Herrira”

14:00 // Umeen kofradia bazkaria

14:30 // Kofradia bazkaria elizaren atarian
Txartelak Agirre tabernan, Elexondo tabernan, Iberlanda tabernan, Batzokian, Ekilore dendan eta Gizarte Etxean jarriko dira salgai

16:30 // Kantuak Joxe Mendizabalekin

17:00 // Mus Txapelketa

19:30 // Goool!, helduen saioa

ABUZTUAK 20, BERAKATZ EGUNA

19:00 // Pilota partiduak

20:30 // Odolosteak afaltzea herriko tabernetan
Auzolanean eginiko 1.000 odoloste inguru zerbitzatuko dira, 200 kilo odolki baliatuta.

20:30 // Kontzertuak
HESIAN
INGO AL DEU?
Bere zazpi diskoetako abestiak taularatuko Hesian talde nafarrak. Ingo al deu? erromeriak, aldiz, makina bat abesti ezagunen bertsioak plazaratuko ditu.

5:00 // Berakatz zopa eta jaien amaiera

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide