Azaroaren 9an hasiko dira Zolloko Jaiak. Ostiralen 20:30ean jaurtiku dute txupina, Etxebarria aita seme trikitarien laguntzarekin. Ostean herri afaria egingo dute, eta gauean Joselu Anayak arduratuko dira frontoia girotzeaz.
Ohi bezala, larunbata izango da egun nagusia. 11:00etan puzgarriak jarriko dituzte umeentzat, eta tailerrak antolatuko dituzte. 15:00etan, aldiz, ume eta gazteen bazkaria egongo da, "eta bingo musikatua". Gauean, berriz, hiru musika talde taularatuko dira: Sabin (Amurrio), Egurra ta kitto eta Tximeleta. "Ugaoko geltokitik Zollora ordu erdiro autobus zerbitzua jarriko da, 20:30etik 23:00etara. Zollotik Ugaora 2:30-6:00 bitartean ordu erdiro egongo da ere", adierazi dute Jai Batzordetik.
Igandean Nafarroa Kantu Taldeak emanaldia eskainiko du 12:30ean, eta 19:00etan Dangiliske taldearen dantza-plaza izango da nagusi. San Martin eguna izaki, txerrikia banatuko dute segidan.
Azaroaren 17an bukatuko dituzte festak, herri bazkariarekin. 20:00etan jaurtiko dute jaien amaierako txupinazoa. "Euskaraldian izena emateko aukera egongo da egun osoan zehar".