Osteguneko txupinazoaren ostean, Andra Mari jaiek ez dute etenik izan Arrankudiagan. Ostiralean Andra Mari eguna ospatu zuten. Belar Hostoak taldearen kontzertua izan zen jarduera jendetsuenetako bat, Oxinburun.
Gaur, aldiz, umeen eguna egin dute, udalerriko pertsona gaztenentzat bideratutako hainbat jarduerarekin. Horrez gain, Berakatz egunerako odolosteak ere prestatu dituzte auzolanean.
Bi egun baino ez dira falta herriko festak amaitzeko. Hemen ikusi daiteke egitarau osoa.
Argazkiak: Txomin Egiluz Sagastizabal