Alokairuko etxebizitzak eraikitzeko proiektuak, Tubacex Taylorren egoera, eguneko arretarako landa zentro berria eta beste hainbat kontu izan genituen mintzagai.
Afera guztien artean, ikastaroen egoerari buruz galdetu genion udal ordezkariari. Horien atzerapenaren nondik norakoak azaldu zituen, bere unean plazaratutako argudio berdinak mahai gainean jarrita, eta aurreratu zuen azarorako espero dutela lizitazioa egin eta ohiko eskaintza abiatu ahal izatea.