Markatu dute dagoeneko lehen ibilbide sarea, Soxogutikoa

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ingurumena  Artziniega

Ganzorrotz mendi taldeak proposatu zuen ibilbide sarea markatzea, eta udalak hartu du bere gain hori egiteko ardura. Prest dago dagoeneko lehena, Soxogutikoa. “6 kilometro luzeko bidea da, oso polita eta egiteko erraza”, adierazi dute mendi taldeko kideek.

»» Ikusi argazki guztiak (22)

[IRITZIA] Agur jendetsua egin dio Urduña hiriak Ricardo Telleria Larrea “Kampanera”-ri

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Eguiluz   Kultura  Urduña

[IRITZIA] Agur jendetsua egin dio Urduña hiriak Ricardo Telleria Larrea “Kampanera”-ri

Musikari urduñarraren bizitzaren nondik norakoei buruzko honako testu hau plazaratu du ADRAtan elkarteko kidea den Xabier Eguiluzek. 

Mendi ibilaldiarekin, mus txapelketarekin eta odoloste janarekin hasi dira Salbantongo jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Aiara  Aiara: Sanbantone

Atzo hasi ziren Salbantongo jaiak. Eguraldia lagun, mendi ibilaldia egin zuten goizean. Mus txapelketa eta odoloste jana egon ziren gero herrian. 

»» Ikusi argazki guztiak (23)

[UDARI KLIK] Ikusi udako lehiaketako irudiak hemen, eta bidali zurea!

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Aiaraldea

Ekainaren 21etik irailaren 21era aurkeztu ahalko dira Udako argazki lehiaketara lanak. Instagram, Facebook, Twitter eta Whatsapp bidez (688848152) ere bidal litezke argazkiak.

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Tximista batek sutea eragin zuen atzo Amurrioko eraikin baten teilatuan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

Tximista batek sutea eragin zuen atzo Amurrioko eraikin baten teilatuan

Bañuetaibar kaleko eraikin batean jazo zen ezbeharra. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu ziren sua itzaltzera. 

"Barroteak suntsitu" elkartasun festa egin zuten atzo

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Arrankudiaga-Zollo  Arrankudiaga-Zollo: Arrankudiaga

"Barroteak suntsitu fest" izenburupean egin zuten jaialdia atzo Arrankudiagan. Euskal presoei dirua bideratzeko ekintzak antolatu zituzten. Trikitilariak, aizkolariak, herri bazkaria eta kontzertuak egon ziren, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (26)

Eguraldi ona lagun, jende ugari elkartu da Zuhatzako Jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Alava   Kultura  Aiara  Aiara: Zuhatza

Atzo izan ziren Zuhatzako jaiak. Goizean mendi ibilaldia egin zuten. Eguerdian, aldiz, Pezukera panpinari eman zioten ongietorria, haurren jolas parkea martxan jartzearekin batera. Herri bazkaria egin zuten ondoren. Arratsalde eta iluntzean altxorraren bila jolasa eta kontzertuak egon ziren.

»» Ikusi argazki guztiak (45)

IV. Jantza topaketak

2018/07/17 19:00

Orozko |Jaia

Moto hamaiketakoa

2018/07/15 10:30

Ugarteko plaza Laudio |Jardunaldia